Brigadak2018

Libanoko brigadaren bideokronika Shatilako errefuxiatu gunetik

Libanoko brigadaren lehen kronika: elkartasun zubiak eraikiz

Goiz esnatu gara Shatilako Children and Youth Centerreko gure logelatan; gau osoan zehar haizegailua piztuta izateak ez du asko lagundu bero hezea gainditzen, eta iratzargailuak jo duenerako gutako batzuk esna geunden, eta izerditan blai, dagoeneko egiten zuen beroaren ondorioz.

Egongelara azaldu eta bertan ziren jada brigadako kide batzuk katilua eskutan; batzuk gaileta eta bollo batzuk erostera jaistea erabaki dute Shatilan han eta hemen dauden dendatako batera. Shatila... Libanon dauden palestinar errefuxiatuen eremuetako bat; 82. urtean, bertan eta ondoan dagoen Sabrako beste eremuan, Libanoko Falange Kristauak, orduan Beiruten bertan zen Israelgo Armadaren babesarekin, palestinarren aurkako sarraskia burutu zuen toki bera.

Greziako brigadaren ondorio eta irakaspenak

Orain dela bi aste inguru Bartzelonan elkartu ginen brigadara gingoazen hiru lagunak, ezker independetistaren taberna batean. Abentura hasi genuen leku berean amaitu dugu; zein leku hobeagarik brigada amaitzeko baino. Oraindik Grezian utzitako jendea eta anekdotak oso presente ditugu, eta sentipen anabasa bat barrenea. Zein laburra izan den eta aldi berean zein mamitsua. Kafe goiztiar baten bueltan brigadaren gaineko lehen ondorio eta irakaspenak idaztera animatu gara.

Kreta: turismorako uharte bat baina gehiago

Brigadako azken geltokia, Kreta. Greziako uharterik handiena da, 600.000 biztanle baina gehiago ditu. Harrera beroa jaso dugu hemen ere, eta gezurrik ezin esan: bertako bizilagunen eskutik txoko zoragarriak eta lasaiak ezagutzeko aukera izan dugu. Dena bilerak ez direnez, ezagututako lagunekin zuhaitzen gerizpean solasaldi ederrak izan ditugu. Solasean aritu gara, besteak beste, turistifikazioaz eta AirBnBren espantsioaz, horrek izandako eraginaz, denetariko liburuez, patriarkatuaz eta emakumeen borrokaz, Euskal Herriko egoeraz eta ezkerreko abertzaletasunetaz; orduak konturatu gabe joan zaizkigu. Kronika honetan, ordea, aurrekoetan bezala, hiru borroka hurbildu nahi ditugu Euskal Herrira.

Orriak