Turkiaren erasoen aurrean, herri kurduarekiko elkartasuna. NATO ez!

 

Azaroaren 19an Turkiak eraso berria burutu zuen herri kurduaren kontra Rojavan (Siriako Ipar Ekialdean) eta Basurren (Irakeko Iparraldean), berriro ere terrorismoaren kontrako borroka aitzaki. NATOko kide den potentzia honen erasoak etengabeak badira ere, oraingoan jauzi kualitatiboa eman duela esan daiteke, erasoaren dimentsioa eta hura burutzeko erabilitako indarra kontutan harturik.

Azaroaren 19an Turkiak eraso berria burutu zuen herri kurduaren kontra Rojavan (Siriako Ipar Ekialdean) eta Basurren (Irakeko Iparraldean), berriro ere terrorismoaren kontrako borroka aitzaki. NATOko kide den potentzia honen erasoak etengabeak badira ere, oraingoan jauzi kualitatiboa eman duela esan daiteke, erasoaren dimentsioa eta hura burutzeko erabilitako indarra kontutan harturik.


Urteak dira Turkiak etengabeko presioa eta erasoak egiten dituela eremu honetan, eta 2021etik aurrera arma kimikoen erabilera ere salatzen hasi zen Kurdistango askapen mugimendua. Egunotako hau, beraz, segida horretan kokatu behar dugu, ezinbestean.


Hasieratik azpimarratu dugu Askapenatik Turkiaren helburu nagusia Ekialde Hurbileko potentzia bilakatzea dela, bere barne egoera ahultzen ari denean sakoneko krisi ekonomiko eta politikoan murgilduta. Hau , jakina, mundu mailan NATOk et AEB-k daramaten ofentsiba inperialistaren baitan ulertu behar da.


Turkiak azken urteak Errusiarekin harremanetan eman baditu ere (S 400 misilen erosketa, Siria eta Kurdistango egoeretatik eratorritako egoera ezegonkorrak eragindakoa elkarrizketak,...); AEBekin eta, ondorioz, NATOrekin zituen harremanei eusten asmatu du. Modu honetan agerian geratu da, une honetan behintzat, AEBk eta Turkiak elkar behar dutela bakoitzaren burgesiaren interesak babesteko, haien arteko harremana kontraesan nagusi izatera iritsi gabe.
Baina era berean, Turkiak autonomia handia lortu du, horregatik du gaitasuna Errusiarekin harremanak garatu eta hauek estutzeko AEBekin talka izan gabe. Are gehiago, Europar kapitalaren zati handi batek (tartean Euskal Herrian kokatutakoak ere bai) Turkia erabili du Errusiarekin harreman komertzialak zeharka bada ere sendotzen jarraitzeko, hala, Errusiari beraiek ezarritako santzioak ekiditeko.


Turkiak, estrategia desberdinen baitan, bere burua giltza gisa kokatu nahi du, lehengaiez hain aberatsa eta estrategikoki hain garrantzitsua den eremu kurdua bere menpe mantenduz. Eta helburu honetan bloke burges desberdinen  babesa du, honela azal daiteke bere autonomia, erlatiboa bada ere.


Testuinguru honetan, Euskal Herrian herri kurduaren eta bere askapen prozesuaren aldeko elkarretaratze eta protestak izan dira mugimendu internazionalistatik bultzatuta. Guztietan salatu da Turkiaren papera eta izaera faxista, baita NATOren inplikazio eta babesa ere.


Hala, Askapenatik ikusten dugu oraindik ere NATOren aurkako su izpiak pizturik dirauten arren, urrun gaudela 1986an herri gisa eman genion ezezko indartsu horretatik, eta egungo testuinguruak ez du honetan laguntzen. Ukrainaren bitartez NATOk abiatutako erasoaldiaren ondoren, asko izan ziren egoeraren larritasunak bultzatuta (tartean Errusiar inbasioaren argudioa erabilita) inperialismoaren arma kriminal hau babestera jo dutenak.
Bestalde, aste honetan jakin dugu Estatu Espainoleko aurrekontuak onartu direla espainiar Kongresuan. Tartean, NATO finantzatzeko aurrekontua nabarmen igo da, eta 2029an BPGren %2a bertara bideratzeko helburua erdiesteko pauso sendoak eman dira.


Euskal internazionalistok ezin dugu hau salatu gabe utzi. Arbuioa baino ezin digu eragin Espainiar gobernu ustez aurrerakoiak eta hura babesten dutenek beren politika sozialak herrien zapalkuntzan oinarritzeak. Egun pairatzen ari garen kapitalismoaren krisi honetan, hobe dugu errealitateaz jabetu eta horren arabera antolatzea eta borrokatzea.
Euskal Herritik ez ditugu gainontzeko herri langileen zapalkuntzak onartuko; halaber, kapitalismoa bizirik dagoen bitartean ez da herri librerik izango. Hori dela eta, Euskal Herrian borroka antolatuz, gainontzeko herri langileekin batera sistema hau suntsitzera goaz.


Ondorioz, Euskal Herriko langile klasea NATOren kontra indarrak metatzera dei egiten dugu. NATO dagoen bitartean ez Kurdistan, ez gainontzeko herriak ez baitira aske izango.

Apurtu Kapitalaren Europa!

Irakurketa honen bitartez, aurreko testuetan adierazitakoaren ibilbide bat egin nahi dugu. Urte asko igaro dira gure arreta Europar Batasunean jarri genuenetik, baina garrantzitsua izaten jarraitzen du.

 

Gatazka armatuak, krisi ekonomikoa, faxismoaren gorakada… “distopikoa” dela egoera diote askok, ez dagoela irtenbiderik; egoera salbuespenezkoa dela, ezinezkoa dela kausetara iristea eta, beraz, konponbideak aurkitzea. Baina etengabean gaude halako egoeretan, kapitalismoaren historian une oro errepikatu dira mundu osoan zehar: genozidioak eta kolonialismoa; Condor Plana eta autoritarismoa Latinoamerikan; gerra inperialistak Jugoslavian, Sirian eta Libian; kolonialismo kriminaleko hamarkadak Palestinan... Ez dira naturalki gertatzen diren jazoera batzuen emaitzak, askotariko testuinguruetako klase borrokaren dinamikaren ondorioak baizik.  

 

Egungo panorama duela hainbat hamarkadatik hartzen ari diren neurri eta ekintzen ondorioa da; hori da, hain zuzen ere, helarazi nahi duguna. Are gehiago, Europar Batasunaren kasuan, egun ezartzen diren politikak eta joerak Bigarren Mundu Gerraren jatorrietatik datoz. Eta, noski, agerikoa da ez garela gai izan horri guztiari aurre egiteko. Garrantzitsua da hau guztia mahai gainean jartzea, izan ere, egun hartzen dituzten neurriek epe luzeko planteamenduei erantzuten diete, eta ondorioak egungoak baino askoz larriagoak izango dira Europar Batasunaren menpe bizi garen herri langileontzat. Betiere, ez badugu haiek gelditzea lortzen.

 

[ ... ]

Boliviako azken gertaera ezagonkortzaileen aurrean, elkartasuna herri boliviarrarekin

 

 

3 urte igaro dira 2019an elite oligarkikoek Bolivian estatu kolpea eman zutenetik, inperialismo estatubatuarraren babesarekin. Baina, nahiz eta bortizkeriaz ezarritako kolpea izan zen, eragile sozialen eta herri mugimenduaren mobilizatzeko eta antolatzeko gaitasunak garaitu egin zuen. 

 

Zoritxarrez, egun, estatu kolpeari bide eman zion estrategia ezegonkortzailea berreditatzen ari da eskuin oligarkikoa, biztanleriaren eta etxebizitzaren erroldarako data bat aldarrikatzearen aitzakiapean. Horretarako, geldialdi zibikoa eragiten ari dira, duela 22 egunetik: ez zaio jendeari mugitzen uzten, etorbideak blokeatzen ari dira, indarkeria arrazista kasuak gertatzen ari dira, erasoak, eta Santa Cruzeko Laborarien Federazioaren egoitza ere erre dute. Gertaera larri horien aurrean, departamentu horretako eta herrialdeko gainerakoetako eragile sozialak mobilizatzen ari dira geldialdien aurka, MASen gobernua ezegonkortzea baitute helburu, nahiz eta Errolda 2023ra aurreratzearen aitzakia merkea erabiltzen ari diren. 

 

Horregatik guztiagatik, Askapena Euskal Herriko eragile internazionalistaren izenean, elkartasuna helarazi nahi diogu herri boliviarrari, geldialdi zibiko kolpista ahultzeko eta herri klaseen aurrerapen prozesua kaleetan defendatzeko mobilizatzen ari baitira. 

 

Eskalada kolpista frenatzeko, herri sektore sozialen eta langile klasearen batasunari eusteko aldarria egin dute, eta haien deiari oihartzuna eman nahi diogu.

 

 

Gora Bolivia!

Jallalla Euskal Herria!

 

_______________________________________________________________________________________________________________________________________________

 

Se cumplen tres años del golpe de Estado de 2019 en Bolivia. Un golpe  perpetrado por las élites oligarquicas con el apoyo del imperialismo norteamericano y que, a pesar de ser impuesto a sangre y fuego, finalmente fue derrotado por la capacidad organización y movilización de las organizaciones sociales y el movimiento popular.

 

Lamentablemente en la actualidad  la derecha oligarquíca, con el  pretexto de  la reivindicación de una fecha el Censo de población y vivienda, está intentando reeditar la estrategia desestabilizadora que dio lugar al golpe de estado  a través de un Paro cívico que lleva ya 22 días en los que se impide a la gente moverse,  se bloquean avenidas, se suceden actos de violencia racista, agresiones y se ha llegado al incendio de la sede de la Federación de Trabajadores Campesinos de Santa Cruz. Ante estos hechos tan graves, las organizaciones sociales del mismo departamento  y del resto del país se están movilizando contra un paro que, con un pretexto tan absurdo como adelantar el censo a 2023, busca en realidad desestabilizar al gobierno del MAS.

 

Ante la gravedad de estos hechos, desde la organización internacionalista vasca Askapena  queremos hacer llegar el apoyo solidario del pueblo de Euskal Herria con el pueblo boliviano que se moviliza a través de sus organizaciones sociales para contrarrestar el paro civico golpista y defender en las calles el proceso de avance de las clases populares.

 

Queremos también hacernos eco del llamado a mantener la UNIDAD de los sectores sociales populares y la clase trabajadora como única garantía para frenar la escalada golpista.

 

Gora Bolivia!
Jallalla Euskal Herria!

35 urte, eta aurrera goaz!

35 urte daramatzagula udagorritzen esanez hasi genuen kanpaina. Zuetako askok galdetuko zenioten zeuen buruari zer ote den hori; zer ote den udagorritzea. Eta normala da, klase dominatzaileak zatitzen baitu denbora. Ezagutzen ditugu urteko 365 egunak, egun horietako bakoitzaren 24 orduak, baita lanegunaren 8 orduak ere (kasurik onenean, 8). Eta udako oporrak ere bai, udaberria…

 

Denboraren zatiketa hori nahi bezala baliatzen dute, aldatzen dute, bihurritu; fabrika burgesaren erlojuaren orratzen erritmoan. Eta denboraren/historiaren ikuspegi hori ere klase dominatzaileak idazten du beti; gure denbora/gure historia ezkutatzen du, klase borrokarena, udagorriena.

 

Eta horregatik, Gabonek eta kontsumoak itotako neguen aurrean, koloretako udaberrien aurrean, eskolako itzulera merkatalguneek ezaugarritzen duten udazkenen aurrean, eta lan-prekarietatean eta esplotazioan murgildutako uden aurrean, guzti horren aurrean, guk gure udagorriak ditugu. Iraultza kubatarraren garaipenaren udagorriak, martxoaren 3ko udagorriak, martxoaren 8koak, Parisko komunarenak, Palestinako Lurraren Egunarenak, Italiako eta Portugalgo faxismoaren aurkako apiril gorriak, maiatzaren bata eta urte berri kurduaren erresistentzia, Algeriaren independentziaren udagorria, Uruguain Filtron erail zituztenena. Eta bai, baita iraultza sobietarraren udagorria ere.

 

Gure denbora askapenerako borrokarako denbora baita; herri langileok eta langile klaseak nazioartean partekatzen dugun denbora.

 

 

Batzuek zahartu garela pentsatzen dute. Edo 35 urteren ostean zentzurik ba ote dugun ere galdetzen dute. Beste batzuek udagorriak amaitu direla uste dute, gure garairik jada ez dagoela, denborarik ez dugula. Testuinguru honetan, erraza egingo zitzaigun besterik gabe esatea “internazionalismoa inoiz baino beharrezkoagoa dela”, eta lasai gelditu. Baina ez da egia: internazionalismoak ezinbestekoa izaten jarraitzen du; lehen hala zen, eta etorkizunean ere hala izango da, esplotazioaren eta inperialismoaren aurkako oinarrizko eta beharrezko borroka delako. Batzuek aspirazio hori zahartzat dute, baina guk sekulako gogoa dugu gure denbora biziraunez agortzera kondenatzen gaituen gizarte-eredu hau suntsitzeko; bizitzen baino gehiago irauten ari baikara; irauten, gure bizitzeko gaitasuna eta sormena kentzen dizkigun sistema kriminala elikatzearen truke. Eta noski sistema desegitea ez dela lortzeko helburu erraza, baina errazagoa denaren arabera estrategia aldatzen duena, oportunista da. Txaketeroa, gure herrian. Bidea zaila delako helmuga aldatzen duena, topatzen dituen oztopoak gainditzeko formak sortu eta antolatu beharrean, itxuraz errazagoa den bide batetik joango da, baina bide horrek ez du sekula bere helmugara eramango. Eta arrazoia sinplea da: sekula ez iristea onartu duelako. Eta beti galduta egongo da. Are gehiago ez badu aitortzen helmugaz aldatzea erabaki duela. Eta hori bai zaharra dela. Ikusi egin da, gainera, ez duela funtzionatzen.


Bustitzen ez denak ez du itsasoa gurutzatzen.

 

 

35 urte. Azkar esaten da. Baina askoz gehiago dira beste mundu bat eraikitzeko burubelarri aritu diren militanteenak. Ordu asko urduritasunen eta frustrazioen menpe, haserre eta beldur. Baina beste hainbeste elkarrekin sortzen, pentsatzen, antolatzen, klase borrokari sugarra ematen, garaipena iritsiko delakoaren ziurtasunez. Horregatik, gaur, Askapena sortzea erabaki zuten/zenuten guztiei omenaldia egin nahi diegu/dizuegu; Askapenaren 35 urteko historian ibili direnei/zaretenoi. Gaur goizean Pakito, Begoña, Marta, Mate, Alfonso Sastre eta beste hainbeste internazionalista gogoratu ditugu, eta munduko hainbat txokotan gurekin bidea egin dutenak ere gogoratu nahi ditugu: Facal eta Morroni, adibidez, baina baita azken urteotan utzi gaituzten Jose Mari Lazpita eta Yohan, besteak beste. Izan zirelako/izan zinetelako, baikara/baitzarete; eta garelako, izango baitira.

 

 

Internazionalismoak, planetaren puntu guztietan inperialismoaren aurka borrokan ari diren kideekin antolatzeak, irteerarik ez duten kalezuloak saihesten laguntzen digu, distortsionatzen gaituzten ilusioei ikusmena ematen. Ongizate Estatuaz hitz egiten digutenean, ederki azaltzen digute Abya Yalako kideek ongizate estatu hori nola sostengatzen den langile klasearen esplotazioan; nagusiki, emakumeongan, eta nagusiki, beste herrietakoengan. Bakarrik geundela esaten zigutenean, Filtrotik esaten ziguten gurekin zeudela, azken ondorioetara arte. Esaten digutenean Europa honetan ezin dela ezer aldatu, eta gehienez besteekin solidarizatu besterik ezin dugula, Greziatik esaten digute guztia aldatu behar dela, ez dagoela beste aukerarik. Esaten digutenean iraultza ez dagoela modan, errealista izan behar dela eta jazarpenaren “aurpegi atseginena” onartu behar dugula, Palestinatik esaten digute erresistitzea etorkizuna antolatzea eta eraikitzea dela, erresistitzeak existiarazten gaituela. Izan ere, sistema deshumanizante honetan, merkantzia soila bihurtu nahi gaituzten honetan, existitzea, egiaz, egunero-egunero esplotazioari eta alienazio kapitalistari erresistitzea da.
Hamaika herri, borroka bakarra!

 

 

Horregatik uste dugu dela garrantzitsua Askapenaren 35 urteak ospatzea eta hemen jarraitzen dugula goraipatzea. Geure egiten dugu Alfonso Sastrek Askapenaren 25. urteurrenean utzitako norabidea: urteurrenek ez dute melankolikoak izan behar; ez dute balio behar geure buruak harropuzteko edota egindakoarekin konformatzeko, ez. Gogoetak abiatuko duen beste kapitulu bat irekitzeko baizik. Eta horretan gaude, eta horretan jarraituko dugu, esplotazio kapitalistarik eta inperialistarik gabeko gizarte libre bat eraikitzea lortzen dugun arte. Agerikoa da: oraindik ez dugu lortu, urrun gaude. Beraz, eginbeharra da: jarraitu egin behar dugu hausnartzen, ildoak egokitzen, erasoak kaleratzen eta salatzen, Euskal Herria antolatzen eta nazioarteko aliantza internazionalistak lotzen. Egon behar dugun lekuan egoten, helburu hori lortzeko erabilgarrien izan gaitezkeen lekuan.

 

 

Badira, dena den, urte batzuk gure arreta nagusiki Europan jartzea erabaki genuela. Ez Abya Yalako, Ekialde Hurbileko eta mundu osoko herri-kideen borrokez ahaztu behar genuela uste genuelako. Baizik eta partekatzen dugun borrokan, Euskal Herritik ekarpena egiteko modu eraginkorrena dela iruditzen zaigulako. Europar Batasunaren klase-izaera agerian uztea beharrezkotzat jo genuen. Europako inperialismoa eta kapitalaren interesak ordezkatzen dituen instituzioa da; sinestarazi nahi digutenetik urrun.

 

 

Gaur egun gero eta agerikoagoa da kapitalaren krisi sistemikoa. Eta Europara ekarrita, argi ikusten da: 2008tik ia eten ez den krisi ekonomikoaren ziklo batean gaude, eta errekuperazio-aldiak gero eta laburragoak dira. Ez zaio bueltarik ematen. Eta nahiz eta orain Covidarekin justifikatu nahi duten edota “Putinen gerra”ri egotzi nahi dioten ardura, aspalditik zetorren hondamendi hau, pandemia aurretik. Krisi ekonomikoa, soziala, ingurumenarena… Eta hartutako neurriek agerian uzten dute, alde batetik, gero eta gaitasun txikiagoa dagoela krisi kapitalistei erantzuteko, eta beste alde batetik, gerra sozialak jarraitu egiten duela. Klase borrokak darraiela. Hala, langile klaseari, bereziki emakumeoi eta migratuei, gero eta zailagoa zaigu oinarrizko beharrak asetzea. Europako Banku Zentralak igotako interes tipoek edota Next Generation funtsen moduko tresna “progreek” ez dituzte krisiaren kausak eteten; alderantziz, eskubideak gehiago murrizten dizkigute, kapitala indartzeko, aberatsak aberasten jarraitzeko.

 

 

Baina, sistema kapitalistaren krisia, esfera ekonomiko soila izatetik harago doa. Gaur egun, inperialismo atlantistaren hegemoniaren eta polo bakarreko sistema horren krisi betean murgilduta gaude, erdi-erdian; eta egoera honen aurrean, inperialismoak indarkeriara jotzen du kontrola gal ez dezan.


NATOrekin erabat lerrokatuta dago Europar Batasuna, eta kezkatzekoa da. NATOren azken gailurrean hartutako erabakiek alertan jarri beharko gintuzkete, munduko zati honek krisian ze rol izango duen definitzen baitute: alegia, inperialismo atlantistaren zerbitzari izatea Errusia eta Txinaren aurkako gerran. Herriok irabazteko ezer ez daukagun gerra batean. Hartu zituzten erabakien artean 3 aipatuko dizkizuegu: gastu militarra igotzea, azpiegitura zibilak objetibo militar bihurtzea, eta maila sozialean hori guztia onar dezagun neurriak hartzea.


Izan ere, diziplinarako askotariko mekanismoak ezarri dituzte, inperialismoaren interesak inork zalantzan jarri ez ditzan: kazetariak eta kontrako ahotsak zentsuratu dituzte eta errepresio zuzena jasan dute,  zigor-kodea gogortu dute, eta neurri errepresiboak ezarri dituzte, alarma egoerak kasu. Zer esanik ez, maila guztietako propaganda bazter guztietan: ze, “Putinen gerraz” hitz eginez etengabean, ez delako aipatzen Ukrainak 2014tik bonbardatzen duen Donbassen egoera, ezta Europa osoan nola ari diren sustatzen talde faxistak eta matxistak ere, edo ezta ingurumenaren krisia ere. "Putinen gerraz" hitz eginez, eta ez beste ezertaz, herrion eta langile klasearen askapenaren borrokaz hitz egitea saihesten dute.

 

 

Horrela gaude, Europa eta Euskal Herri batean, non esaten diguten, bakea eta askatasuna defendatzeko eta segurtasuna eskuratzeko, gerra babestu eta elikatu behar dela burgesia euroatlantikoa defendatuz; non esaten diguten NATO erakunde terrorista eta inperialistaren hedapena baimentzea dela subiranotasuna defendatzea; non esaten diguten gaizki dagoela kazetari bat 8 hilabetez preso egotea, baina hau dela dagoena, besterik ez dagoela.

 

Klase-borroka existitzen da, eta, zoritxarrez, galtzen ari gara. Horregatik antolatu behar dugu, klase-borroka indartu, Euskal Herrian, dagokigun markotik, irmoki eta benetan erantzuteko eraso horiei. Ezin dugu komunikatu eta manifestu hutsetara mugatu; langile klasearen potentzia antolatzen asmatu behar dugu; gai izan behar dugu. Erronka latza daukagu. Hitzak haizeak eramaten dizkigu, eta presazkoa da eraginkortasunez borrokatzea inperialismoaren diziplina faxista, egungo gizartean hain barneratua dagoena. Urgentzia du kalera ateratzeak eta antolatzeak. Hortzak zorrozteak eta erakusteak ez baitu ezertarako balio, ez bada hozka egiten.

 


Klara Zetkinek zioen, denbora irabaztea guztia irabaztea zela. Baina, denbora, ez alferrikako itxaronaldi modura ulertuta/bizita, baizik eta, jarduera apasionatu batean, minutu bakoitza aprobetxatzen den denbora. Eta eboluzio historiko osoan, horren adierazle gorena/ indartsuena eta emankorrena/sortzaileena da iraultza.

 


Ez daukagu denborarik galtzeko.

 

Guk argi daukagu.

 

NATO ez!

 

Apurtu Kapitalaren Europa!

 

eta, horretarako, eraiki langileon Europa!

 

Eraiki langileon Euskal Herria.

 


Gora borroka internazionalista!
Gora Euskal Herri sozialista!
Hamaika herri, borroka bakarra!

 

 

 

Orriak