arg-uru2015

La Boca auzo tradizionaletik heldu zaigu Argentina Uruguayko brigada kideen kronika

Buenos Aireseko Pompeya auzotik La Boca auzo tradizionalera jo dute brigadistek. Bertan, La Boca; “conventillos” deritzen egurrezko etxe xume eta koloretsuetan bizi dira biztanleak. Euren egunerokotasuna zaila bada ere, elkartasun sentimendua da nagusi auzotarren artean. Brigadistak Los Pibes organizazio sozial eta politikoarekin elkartu ziren eta hemen jaso digute beraien esperientzia.

1996. urtean, La Bocaren egoera lazgarria ikusita eta kapitalismo basatiari erantzun emateko, hainbat familia elkartu egin ziren eta Los Pibes jantokia ireki zuten. Hala, “euren istorioa” aldatzen saiatu ziren “historia” aldatzen laguntzeko. Eskolara joaten ez ziren egunetan haurren elikadura bermatzea zen egitasmoaren helburua. Izan ere, jantokiak egindako lanagatik izan ez balitz, neska-mutil askok ez lukete aukerarik izango egunean otordu bakar bat ere ez egiteko.

Buenos Aireseko Pompeya auzotik Argentina-Uruguayko brigadaren lehenengo kronika

Buenos Aireseko Pompeya auzoan dagoen kultur zentro okupatua bisitatzeko aukera izan dute Argentina Uruguayko brigadako kideek. Pañuelos en Rebeldía taldeak lurraldetasunari buruzko mintegia antolatu zuen eta bertan parte hartzeko aukera izan zuten. Bertan hainbat naziotako kideak ere izan dira, tartean Pompeyako zentro kulturalean Monica Mejicanorekin Mexikoko egoeraren berri jaso zuten brigadistek. 

Pompeya Kultur Zentroan hainbat erakunde eta ekimen biltzen dira, horien artean, Pañuelos en Rebeldía. Herri-hezkuntza eraikitzea da euren asmoa eta, horretarako, ekintza politiko pedagogikoan dihardute Argentinako eta Latinoamerikako beste mugimendu sozialekin; hainbat herri zapalduekin elkarlanean eta borrokan. Herri-mugimenduen errealitatea ezagutaraztea eta eraldatzea dute helburu, eta euren lanak 3 ardatz nagusi ditu:

Argentinako brigada martxan da!

Argentina eta Uruguayko brigada ere abian da, eta lehen egunetik bertako borroka eta ekimenetan parte aktibo izaten ari direla azaldu digute.  Lehen egunean esaterako CTA sindikatuaren barruan dagoen ATE (Asociacion de Trabajadores del Estado) ren mobilizazio sindikal batean parte hartu zuten.

Atzoko egunez, diktadura garaiko atxilotze, tortura eta hilketak burutu ziren Virrey Cevallos izeneko zentroan egon ziren. 2003an "deskubritu " zen zentro hau Aire armadaren inteligentzi zerbitzuak erabili zuela. Ildo horretatik jarraiki memori historikoaren aldarripean burutako ekimen batean parte hartu zutela ere azaldu digute.