![]() |
Aida Camp errefuxiatu gunetik (Palestina) brigadisten bigarren bideo kronika
Abuztuarekin batera heldu ziren brigadistak Palestinara. Lehen bideo kronikan azaldu bezala, bertako errealitateaz jantzi eta guri helarazteko gogotsu zeuden. Eta hala ari dira! Bideo kronika eta twitterren bitartez, bertako argazki eta egoera kokatzen dihartute.
Hemen duzue alde batetik Aida Camp errefuxiatu gunetik bidalitako bideo kronika. Bertan Bidal Jabo errefuxiatu guneko kideak ere Euskal Herrira mezua helarazi nahi izan du.
Eta bestetik, jarraian @BRIGADAPALESTI1 bidez zabaldutako argazki eta mezuak batu ditugu jarraian. Oraindik brigada egun asko geratzen dira eta adi adi egingo diegu jarraipena!
Hemendik Palestinako brigadaren berri emango dizuegu. Gaur Aida Camp-eko errefuxiatu gunera iritsi gara #brigadak15 pic.twitter.com/Dr79okYa1u
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 4, 2015
Bart gauen sei gazte atxilotu dituzte errefuxiatu gunean. #apartheid 11 herri borroka bakarra #brigadak15 pic.twitter.com/gZ4DJcTsvY
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 4, 2015
Aida Camp-eko errefuxiatu gunean ere (Belen) #Elkartasuna #Herrioklibre #brigadak15 pic.twitter.com/pdiWmzn0P7
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 4, 2015
1/2 Apartheidaren harresian elkartasun margoak ikusi ditugu. Hemen horietako batzuk! #AidaCamp #brigadak15 pic.twitter.com/HFFCzLAFll
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 5, 2015
2/2 Sionismoak hormigoizko pareta egiten duen bitartean, elkartasunak esperantza margotzen du #AidaCamp #brigadak15 pic.twitter.com/geJaiifaVb
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 5, 2015