Altsasuko gaztetxean brigadisten hitzaldi sorta arrakastatsua

altsasuko gaztetxeaAurreko ostiralean, azaroak 12, Boliviaren egoera politiko eta sozialari buruzko hitzaldia izan zen Gaztetxean. Askapenako brigadisten eskutik. Egindako bidaia azaldu zuten, bertan ikusitako eta ikasitako guztia azalduz: herri ezberdinak, “La ruta del Che”, MST-koekin bilerak... 40 lagun inguru bildu ziren. altsasuko gaztetxea brigadistakHurrengo ostiralean berriz, Argentina eta Uruguayren txanda izango da, 19:30etan Gaztetxean Altsasuko Gazte Asanblak eta Askapenak antolatuta eta brigadisten eskutik: Argentinako ezkerreren egoera, langileen enpresen okupazioak, EHrekiko elkartasuna, Filtroko gertakizunak eta Uruguayko herriaren egoera.... Animatu eta parte hartu!!!