Andaluziako brigadaren bideo eta idatzizko kronika

Andaluziara iritsi gara eta hasi gara aurreikusiriko Andaluziako lagunekin elkartzen. Harrera beroa egin ziguten Andaluziako EHLko kideek eta haien eskutik abiatu gara bertako jende ekintzailea ezagutzen. Puerto Realen egon ginen bertako Espiral eskola librea ezagutzen eta arratsaldean zehar Andaluzia Komunista, Jaleo!!! gazte antolakundea eta Ganemos Jerezeko udal hautagaitzako militanteekin bertako errealitate ezagutzen.

Jarraitu kronika irakurtzen

 

Hurrengo egunean Cadizeko El Barrio Abierto auzo lokalean egon ginen Red Roja antolakundearekin eta Resistencia gazte taldearekin. Bertan auzogintza eta herri mugimenduetan egiten zuten lanaren berri eman ziguten.

Handik Huelvara abiatu ginen eta bertan Sindicato Unitarioko lagunekin bildu ginen haien lokalean. Huelva osoko langile mugimenduaren zein herriko egoera sozioekonomikoaren inguruko argazki bat egin ziguten eta %80ko gazte langabezia duen herrian borrokak aurrera eramateko dituzten zailtasunak nola gainditzen dituzten azaldu ziguten ere.


Huelvatik Sevillara joan ginen eta han SATeko kideak hartu gintuen. Sindicato Andaluz de los Trabajadores Andaluzia osoko langileak barnebiltzen dituen sindikatua da. Sindikatuaren jatorria SOC (Sindicato de Obreros del Campo) landa sektoreko sindikatutik dator. SOC historikoki Andaluziako jornaleroen eskubideen defendatzailea izan da eta azken hamarkadan emandako hausnarketaren ondorioz erabaki zuten sektore guztiak biltzea eta klase sindikatu bat sortzea, SAT sortuz.

SATen ekinbide nagusia 1. sektorean dago baina pixkanaka-pixkanaka zabaltzen ari dira beste sektoreetara, ala nola unibertsitateko langileak, hiri handietako industria guneak… Haien borroka nagusia lurraren erabileraren ingurukoa da. Andaluzian lurjabeen %2ak lur erabilgarrien %50a baino gehiago dute, kristoneko desoreka sortuz. Gainera lur jabe soila izateagatik, diru laguntza eta subentzioak jasotzen dituzte, naiz eta lurra ez landu. Larria da bereziki Cayetana Fitz-James Stuarten kasua, “Duquesa de Alba” famatuarena. 34.000 hektarea baino gehiago zituen propietatean eta horregatik 1.885.000€ jasotzen ditu Europar Batasuneko subentzioetatik. Hain famatua den “señorito andaluz” edo terratenienteen irudia oraindik dirau herri honetan, eta egoera hau iraultzeko “lurra lantzen duenarentzat” filosofia aldarrikatzen dute.

Filosofia hori praktikan nola jartzen duten ikusteko aukera izan genuen eta Somonte lursail okupatuan izan ginen. Lursaila Andaluziako Juntarena da eta subasta batera atera nahi izan zuten, gainetik kentzeko eta dirua irabazteko.  Horrek aurretik azalduriko arazoa areagotu besterik ez duela egiten diote SATeko kideek eta horregatik subasta atera baino egun batzuk lehenago okupatu zuten.

Holako ekintzengatik Andaluziako kideek errepresioa jasaten dute. Horren adibide argia da SATeko militante den Andres Bodaloren kasua, bere militantzia politikoagatik espetxeratua izan dela. Bodalok hainbat kausa zituen pendiente eta PSOEko bati eraso fisiko bat egin izanaren aitzakiarekin espetxera sartu zuten. Gainera errepresio ekonomikoak dakarren isun kopuruaren zifra beldurgarria da. Horretarako Pablo SATeko kidea elkarrizketatu genuen Somonten. Hau argitzeko hemen duzue elkarrizketa: https://www.youtube.com/watch?v=SUZBj0CVINo