Andaluziako hizkuntza eta kultura ezagutzen brigadistekin

Andaluza hizkuntza bezala, gaztelaniaren dialekto bat dela sinistuarazi nahi izan digute indar espainolistek. Baina brigadan topatutako kideei esker aditzera eman digute benetako errealitatea beste bat dela eta uste honekin bukatzeko nahitaezkoak direla hainbat argipen. Horretarako “Ali” eta Carlos Nacion Andaluzako kideek eta Juan (Huan andaluzez) alternatiba Mijeñako kideak honen inguruan azaldu eta sakondu digute.

Irakurri osorik

Argi izan behar dugu Andaluziako lurraldean gaztelaniatik aparteko beste hizkuntza eta kultura  desberdin asko elkarbizi izan direla historian zehar. Gaur egun ezagutzen dugun andaluzaren jatorria gaztelar erresumaren konkistaren garaian kokatu behar genuke, hau izanik gaztelaniar eta kristautasunaren inposaketaren inflexio puntu eta hasiera.


Garai honetan kokatu behar dugu baita ere Andaluziaren kulturan hain esanguratsua den FLAMENKOA. Musika, dantza eta kantu honen jatorria zuzenean gizarte musulmanetik datorrela esan daiteke. Gaztelarren konkistarekin islama praktikan jartzea eta bertako gizarteak zeraman ohiturak jarraitzea debekatu zuten. Testuinguru horretan sortzen da flamenkoa. Otoitzak eta kantu musulmanak era disimulatu batean adierazteko jaio zen  eta bere berezitasun eta aldaketekin gaur egun arte iraun du honek.


Beste garai aipagarria frankismoaren urteak dira. Garai honetan Espainolistek andaluziar kultura bereganatu zuten, hau espainiar kulturaren harrotasun irudia bihurtuz.  Lehen aipatutako flamenkoa aurki dezakegu adibidez. Ulertarazi nahi izan dute Andaluziera gaizki hitz egindako gaztelania dela, hau bigarren mailako hizkuntza bihurtuz eta hizlariak baldar edota kulturagabeak bezala irudikatuz. Ikusi besterik ez dago botere mediatikoek Andaluziar hizkuntzarekin egiten duten mespretxua, kargu garrantzitsua duten pertsonaiak zuzenean “gaztelanizatuz”.


Esan bezala, gaur egun eragile politiko andaluzistek hizkuntza eta kultura ildo garrantzitsutzat hartzen dute. Esaterako idazkera andaluzaren arloan sakonduz eta bere benetako jatorria azaltzeko asmoz.


Jarraian hainbat esteka uzten dizkizuegu: