Donostiako Gazte Auzipetuek manifestazioa deitu dute Ekainaren 19rako

Askapenak, Donostiako Gazte Auzipetuek deitu duten manifestazioan parte hartzera deitzen du.“Proiektu politiko guztien defentsan… inkomunikaziorik ez! Epaiketa politikorik ez!" lelopean manifestazioa deitu dute 2007an donostian atxilotu zituzten 26 gaztek. Manifestazioa Ekainaren 19an arratsaldeko 17:30tan hasiko da Donostiako Boulevard-etik.

Donostiko Gazte Auziperatuek prentsaurrekoak irakurritako testua:

2007ko urriaren 30etik abenduaren 4ra bitarte, donostialdeako 26 gazte atxilotu gintuen polizia espainolak. 11 inkomunikatu gintuzten eta tratu txarrak jasan genituen. 13 espetxean egon gara, 192.000 euro ordaindu ditugu fiantzetan eta egun, 18 gazte epaiketaren zai gaude. Segi gazte erakundeko kide izatea egozten digute eta 8 urteko kartzela zigorra eskatu digute bakoitzari. Epaiketa, ekainaren 28tik uztailaren 8ra bitarte burutuko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean.Hala ere, gure kontrako epaiketa ez da kasu isolatu bat. Azken urteotan ugariak izan dira Segiko kide izatearen aitzakipean atxilotuak izan diren gazteak, hoietako batzuk 6 urteko kartzela zigorra ordaindu eta ordaintzen ari direlarik. Epaiketa politiko honen aurrean, honako hau adierazi nahi dugu bai gu eta baita euren babesa eskaini diguten eragile guztiek ere.

ETEN DITZAGUN ILEGALIZAZIOAK ETA DEBEKUAK. PROIEKTU POLITIKO GUZTIEN ALDE.

Gure kontrako epaiketa, errepresio eta eraso testuinguru orokor batean kokatu behar dugu, proiektu politiko guztiak bideragarri egiten ez dituen errepresio testuinguru batean. Gazte independentisten lana eragozteko neurri bereziak erabiltzen dira Auzitegi Nazionalean:

  • Lehenik, proiektu politikoak eta lan politikoa kriminalizatu egiten da, erakunde politikoak legez kanpokoak deklaratuz. Kasu konkretu honetan Segi gazte erakundea legez kanpo utziz. Horregatik, proiektu politiko guztiak askatasunez garatzeko eskubidea exigitzen dugu, baita independentziaren aldeko proiektu politikoa ere.
  • Bigarrenik, lan politikoa egiten duten pertsonak atxilotu eta inkomunikatu egiten dira, tortura eta tratu txarren bitartez autoinkulpazioak lortzeko asmoz. Horregatik, tortura arriskua saihesteko inkomunikazio-aldiak bertan behera uztea exigitzen dugu.
  • Hirugarrenik, atxilotuak auzipetu egiten dira egiten duten lan politikoa zigortzeko, eta bide batez independentziaren aldeko proiektu politikoa urratzeko asmoz. Horregatik, epaiketa politikoak bertan behera uztea exigitzen dugu, baita gure kontra irekitako auzia ere.

Egoera hone aurrean, eta aldarrikapen hauek eginez, Manifestazio bat deitzen dugu ekainaren19an arratsaldeko 17:30etan Donostiako Boulevardetik “ Proiektu politiko guztien defentsan… inkomunikaziorik ez! Epaiketa politikorik ez! “ lemapean.

Herritarrei bertan parte hartzeko deia egiteaz gain, oraindik atxikitu ez diren eragileak manifestazioan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Hona hemen oraingoz, euren babesa eskaini diguten alderdi politiko, sindikatu, gazte erakunde eta eragile ezberdinak.

Atxikimeduak:

Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Alternatiba, Plazandreok, Lokarri, Askapena, komite internazionalistak, Eguzki, Bilgune Feminista, Amnistiaren aldeko mugimendua, Gazte Abertzaleak, Iratzarri, Gazte Independentistak, Ikasle abertzaleak. Alde Zaharreko,Añorgako,Antiguako eta Groseko Gazte Asanbladak, LAB, HIRU, ESK, CNT, Mujika taldea, Intxaurrondoko,Amarako, Añorgako, Groseko, Martuteneko, Alde Zaharreko Karmengo eta Herrerako Jai Batzordeak, Euskal Herrian Euskaraz, Euskarak Batzen, Groseko Euskara irakasleak, Amarako AEK-ko irakasleak, KirKir Amarako euskara batzordea, Arrano Beltza euskaltokia, Kaiarripe Alde Zaharreko euskara batzordea, Bizarrain kultura elkartea, Amarako kirol elkartea, Mamur aisialdi taldea, Donostiberri elkartea, AAVV Urumea ibaia auzo elkartea ,Amara Bai Udalgintza Auzo Elkartea, Zuloidan Loiolako danborrada, Letaman gaztetxea, Loiolako Gaztetxea, Korrokoi aisialdi taldea, Altza XXI ekimena, Ilunki elkartea, Herria Elkartea, Hontza Elkartea, Mozkor Frentekideok, Sorgintxulo elkartea, Bodyboard txapelketa kinkia, Ruti Distri.