'Estaturik gabeko herriak Europa kapitalistan' jardunaldiak Sakanan
Datozen egunotan, ostegunetik larunbata bitartean (ekainak 17-19) 'Estaturik gabeko herriak Europa kapitalistan' izeneko jardunaldiak ozpatuko dira Sakanan Askapenaren eskutik. Europako herrien borrokaz mintzatzeko parada, eta zehaztasun gehiagorekin Herrialde Katalanak, Irlanda eta Eskoziako prozesuak izango dira aztergai herrialde hauetatik etorritako hiru gonbidatuen eskutik: Joan Teran, CUP eta Endavant; Kathleen Funchion, Sin Feineko zinegotzia eta Jack Ferguson, SSP Scottish Socialist Party.
Hitzaldietaz gain, larunbatean afari herrikoia eta kontzertuak, non talde Galizar batek hartuko duen parte, izango dira Altsasun.
Hala Bedi Irrati libreko 'A desalambrar' irratsaioan egindako elkarrizketa hemen:
Egitaraua:
Ekainak 17 Osteguna.
- Irurtzun: 19:30etan Iratxo Elkartean hitzaldia “Herrialde katalanetako egoera politikoa” Hizlaria: Joan Teran, CUP eta Endavant erakundeetako militantea
Ekainak 18 Ostirala.
- Altsasun: 19:00etan Zubi Ondo Elkartean “Irlandar prozesuaren inguruan solasaldia”. Hizlaria: Kathleen Funchion, Sin Feineko zinegotzia.
- Uharte Arakilen: 20:00etan Udaletxean hitzaldia “Eskoziako egoera politikoa eta soziala buruz”. Hizlariak: Jack Ferguson, SSP Scottish Socialist Party (Eskoziako Alderdi Sozialista)
Ekainak 19 Larunbata
- Altsasun: 19:00etan Iortia Kultur Gunean mahai ingurua: “ Estatu gabeko herriak Europa kapitalistan: egungo egoera eta erronkak”
- 21:30 Herri Afaria Zubi Ondo Elkartean. Txartelak ohiko lekuetan salgai.
- 24:00 Elkartasun kontzertua Alsasuko Gaztetxean
Bastards on Parade (Punk Folk Galiza) + Herrikadak (Punk UrduĊa Laudio)
Gora herrion Europa!
Herriok independentzia!