Euskal Herria Palestinaren alde

1000 bat pertsona ibili ginen larunbatean, Uztailaren 8an, Palestinaren alde Bilboko kaleetan. 17:30etan hasi ginen ibiltzen Arriaga aurretik eta Moyua enparantzaraino joan eta etorri egin eta gero Arriagara itzuli ginen.
Manifestazioan zehar Palestinako musika entzun zitekeen, baina gehiena Palestinaren aldeko oihuak eta konsignak izan ziren: "Utzi pakean Palestina", "Estado de Israel, estado terrorista!", "Palestina aurrera!", "Israelekin harremanik ez!", "zuek, sionistak, zarete terroristak!", "zuek, inperialistak, zarete terroristak!", "Euskal Herria Palestinarekin".

 

Aurrekaldean zihoaztenak joaldunen moduko kapelak zeramatzaten, bezperan Gazan Gasteizko Judimendi auzotik joan eta isrraeldarren 'check-point' baten aurrean egin zuten desfileagatik, keinu gisa.

Manifestazioa bukatzean ekitaldi politikoa izan zen, Gabi Basañezek bi bertso bota zituen, ondoren Komite Internazionalistak eta Askapenako kide bana atera ziren ateratako agiria irakurtzera. Bertan hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua dela nabarmentzen da, eta Israelekin era guztietako harremanak eteteko ordua badela. Agiriak hainbat eragileren sinadura jaso du eta Askapenako web orrialdean badaukazue.

Askapenan espero dugu hau Palestinaren alde eta Israelek daraman politika genozidaren aurka egiten ari garen kanpaina iraunkorraren abiapuntu polit, duin eta indartsua izatea. Bide horretan gonbidatzen zaituztegu Euskal Herriko eragileak eta pertsonak nor bere arloetan indarra eta presioa egin dezazuen Israelekin harremanak eten ditzagun. Mila esker guztioi!