Kefah Mansour kidearekin izanda Palestinako brigada, Bil'in-eko herri borroka ezagutzen

Israelek hiru asentamendu eta harresiaren lanak hasi zituen Bil’in herrian 2004. urtean. Bil’in nekazari herria da eta lurra oso  garrantzitsua da eurentzat; soldadu israeldarrek, bulldozerrekin lagunduta, euren lurrak suntsitu zituzten. Hori dela eta, 2004ko abendutik 2005eko otsailera arte egunero mobilizazioak egin zituzten, lanak gelditzeko helburuarekin. Bil’in izan da lehenengo herria harresiaren aurka luze aritu dena borrokan ezbiolentoan.

Jarraitu irakurtzen

 

 

 

 

 

“Askatasunak eta eskubideak prezio bat dute, eta hori ordaintzeko prest gaude”. Hausnarketa hori egin zuten 2005eko otsailean, eta erabaki zuten borrokarekin jarraitzea. Horretarako herri batzordea sortu zuten. Antolatzeko era horizontala da, denak dira arduradunak eta batzarren bitartez hartzen dituzte erabakiak. Orduan, erabaki zuten astean behin mobilizazio bat egitea, gaur egun ostiralero egiten jarraitzen dutena.

Argi daukate komunikabideen eta nazioarteko ekintzaileen beharra. Hasieran, palestinarrek ez zuten sinisten borroka ezbiolentoan, hau da, erresistentzia egitea biolentzia erabili gabe. Horregatik, saiatu ziren konbentzitzen gainontzekoak eta baita komunikabideak ere. Hala ere, ez dute lan erraza, Israeleko gobernuak bide guztiak erabali baititu mobilizazioak gelditzeko. Horren aurrean, hau izan da Bil’ingo herritarren estrategia:

  1. Oso goiz joan gunera. Harresi ondora.
  2. Mania astero egin, ostiralero. Beste ekintzarik behar izanez gero, beste bat antolatzea ere bai. Ibilbide aldaketa, ordu finkorik ez. Beti berritzen.
  3. Mezua helarazteko performanzeak/ekintzak (animaliak kaioletan, avatarez mozorrotu). Jendea erakarri zuten horrela. Bil’in sinbolo bihurtu zen, borroka mota honena.
  4. Saiatu ziren kolonoen lege eta epaitegien bitartez zerbait aldatzen. Baino hauek lurren %60 hartu zituzten. Atzerriko auzitegietara ere jo dute, asentamentuak atzerriko enpresek egiten zituztenean, Kanadan adibidez. Kasu horretan, enpresak lanak utzi behar izan zituen. Mobilizazio eta epaitegien bidetik dute harresiaren lerroa urruntzea. Baina, aldi berean, epaitegiek asentamentuak gehiago hedatzeko baimenak eman dituzte. (2007)

Jendearen laguntza eta babesarekin lortu dute harresiaren lerroa urruntzea. Azkenean, lehen garaipena lortu zuten 2011an (4 urtetan). Mobilizazioetan ehundaka atxilotu eta zauritu izan dituzte, baita bi hildako ere. Baina borroka nekaezinaren ondorioz, lapurtutako lurren erdia berreskuratu dituzte, hala ere, israeldarrek oraindik dituzte euren lurren %30a. Bil’in-en borrokan jarraitzen dute, euren lur guztiak berreskuratu eta euren herrialdea askatu arte.