KJA konfederazio-demokratikoa oinarri duen emakumeen antolakundea

Lehen kronikan azaldu bezala, brigadako lehen egunak Amed-Diyabarkirren (Turkiako Estatuaren menpe dagoen İpar Kurdıstango hiriburua) pasatu zituzten. Bertan eragile ezberdinekin batu ziren, tartean KJAko (Free woman congress, Emakumeen askapenerako erakundea) kideekin, argazkiak ikus dezagun bezala. Baina zer da, edo zertan datza antolakunde honen egitekoa? Ondorengo lerroetan irakurgai brigadisten azalpena. 

Kurdistango Askapen Mugimenduak, Öcallanek egindako planteamenduari jarraiki, Estatu-nazioak arbuiatu eta Nazio demokratikoa aldarritzen du. Nazio demokratiko hori garatzeko, Konfederalismo demokratikoa ezartzen ari dira.

Kurdistango Askapen Mugimendua hiru paradigmatan oinarritzen da: demokrazia erradikalaren printzipioetan, askapen ekologikoan eta emakumearen askapenean.

Klase diferentzia errotik desagerraraztea da haien helburua, beharrizan sozialak asetuak diren sistema ekonomiko parekide  komunitarioa eraikiz. Herritarren eta komunitatearen auto-gobernatzeko sistema bat eraiki nahi dute, askatasunean oinarritua, arazo eta afera sozialeı erantzuteko.

2010.urtean Ekialde Hurbileko emakumeen konferentzia antolatu zen, bertan 26 herri ezberdinetako hainbat emakumek parte hartu zuten. Emakume arabiarra subjektu gisa definitu zuten bertan. Udaberri arabiarrean pentsatuz gero, emakumea ez da matxinada horietako subjekto gisa irudikatzen. Imaginario kolektiboan, gizona, arabiarra eta musulmana datorkigu burura. Uste horri kontra eginez, Kurdistango emakumeak eredugarriak dira borroka molde guztiak bere egiten dıtuztelako.

Konfederalismo demokratikoaren estrategia aurrera eramateko, emakume kurduek, inorri ezer eskatu gabe, etnia eta nazio guztiak kontuan hartuz jendartea eraikitzen hastea erabaki dute. Estrategia honen baitan, emakumeek autonomoki osatutako antolakunde eta mugimenduak sortu dituzte, gizonen parte-hartzerik gabe emakumeen askatasuna borrokatzeko. Horrela, emakumeen iraultza gauzatzeko bidean estatu, jainko eta gizonen zapalkuntzarik gabeko estrategia dute helburu.

 1992tik aurrera, Kurdistango emakumeak era autonomo batean antolatzen hasi ziren. Alderdi politikoetatik kanpoko emakumeen mugimendua 1994ean hasi zen, HADEP mugimenduaren baitan. KJA, 2003an sortu zen Democratic Free Women´s Movement (DÖKH)-en jarraipena da. Jendarte desoreka guztien erroa emakume eta gizonen artean ezarritako botere-harremanetan oinarritzen dela diote. Haien helburua, emakume kurdua askatzeaz gain, munduko emakume guztien askapena lortzea da.

2005etik, instituzioei dagokionez, “co-chair” (botere partekatua) sistema aurrera eraman dute eremu guztietan.  Horrela, ordezkariak dauden edozein organoetan, emakume eta gizon bat egon behar dira ordezkari gisa; horrela, udalerriek bi alkate dituzte.

2010ean, emakumeen formakuntza akademiak sortzen hasi ziren,  genero kontzientzia eta perspektibako iraultza soziala landuz. Emakumeen askapen ideologian eta emakumeen kontratu sozialetan oinarriturik, lau zentrotan lanean dihardute.

Hortaz gain, emakumeen kooperatiba asko daude. Amed-Diyarbakir, Mardin, Hakkari eta Van bezalako hirietan kokatzen dira. Emakumeek oihal, larru eta nekazal kooperatibetan parte hartzen dute. 2014an haien lehen biltzar ekonomikoa egin zuten: “Komunean jarri ditzagun gure lurra, ura eta energia. Elkarrekin bizitza aske demokratikoa eraiki dezagun”, lelopean.

2015 hasieran, Emakume Askeen lehen Kongresua (Kongreya Jinên Azad (KJA)) burutu zuten, “Nazio demokratiko baten bidean emakumeak askatasunerantz” lelopean.

KJA konfederazio-demokratikoa oinarri duen emakumeen antolakundea da. KJAk Mesopotamiako eremu geografikoan eta munduan zehar konfederazio demokratikoa eredu duen, emakumeen askatasunean oinarrituriko sistema soziala eraikitzeko lidergo lana egıten du.