Marinaledatik Andaluziako brigadaren kronika

Asteartean Sevillako Marinaleda herria bisitatzen egon ginen. Bertako bi zinegotzirekin elkartu eta hainbat gauza kontatu zizkiguten, kronikatxo honetan eskeintzen dizkizuegu idatzita eta bideoan, informazio gehiago nahi izatekotan www.marinaleda.com webgunean eskuragai duzue.

 


Sindikatua SOC (sindicato de obreros del campo), herri eta udaletxearen artean koordinatuta, borrokak aurrera eramaten dituzte: lurren berreskurapena, etxebizitzen eraikuntza, ongizate kolektiboa, empleguaren sorrera eta kapitalismoa suntsitzeko borroka.


Marinaledako herrian lurraren aldeko borroka nagusi izan da: 1983 urtean bertako biztanleek Cordobillako urtegia okupatu zuten lurra ureztatu ahal izateko, borroka kolektiboan jardun zuten: batzuk janaria eramaten zuten, besteak urtegia zaintzen zuten...Behin urtegia izanda, hurrengo urtean herritarrek Humosoko kortijoa okupatu zuten lur horien erabilpena aldarrikatzeko. Humosoko lurrak zein urtegia mantentzeko gogoz borrokatu zuten: 90 emakumek Sevillan eserialdi bat egin zuten Andaluziako juntaren lehendakaritzaren aurrean, lurrak goldatzen zituzten bitartean ekintza ezberdinak egiten zituzten Sevillan gobernuari presioa egiteko, errepide mozketak expo Sevillara iristear zegoela eta abar luze bat.


Azkenean nekazaritzako sailburuarekin negoziatzea lortu zuten, Andaluziako juntak lurrak desjabetu eta marinaledako biztanleek eskatutako 1200 hektareak eman zizkien (okupatu zituzten humoso kortijoko lurrak eta beste batzuk)


Horrenbeste aldarrikatu eta borrokatutako lurrak lortu zituzten “ la tierra para quien la trabaja” lelopean. Lurra lantzen duenarentzako. Gainera ez zuten lurraren jabetza aldarrikatzen baizik eta hauen erabilpena. Ekoizpen baliabideak lortu zituzten, langileen esplotazioarekin amaitu, herriko langabezia gutxitu… kristoneko aurrerapausoa izan zen, sistema kapitalistaren oinarri bat bete betean erasotu zutelako.
Gaur egun lurrak kudeatzeko koperatiba moduan funtzionatzen dute eta denek soldata berdina daukate, 40-400 langile inguru daude, sasoiaren arabera.


Horretaz gain,  hauteskundeak egon direnetik udaletxean  CUT( candidadidatura unitaria de trabajadores) alderdiak gobernatzen du, Juan Manuen Sanchez Gordillo alkate delarik. Honek asko erraztu du herriak eramandako borroka, udaletxea pieza garrantzitsu bat izan da marinaledak eramandako prozesuan. Hala ere argi dute udaletxea galtzeak ez lukeela proiektua geldiaraziko.


Udaletxearen politika partehartzailea da, auzo asamblea bidez funtzionatzen dute eta bertan hautatzen dituzte kargu politiko guztiak. Haiek esan ziguten bezala udaletxeko karguak “ los primeros en la lucha y sacrificios y los últimos a la hora de los beneficios” lehenbizikoak dira borrokan eta sakrifizioan baina azkenak onurak jasotzeko orduan, gainera karguek ez dute kobratzen.


Udaletxeak hainbat zerbitzu publiko eskeintzen ditu adibidez: zaharrentzako eguneko zentroa, haur eskola (12 euro hilean), kirol instalazioak (6 euro urtean...). Atentzioa deitu zigun etxebizitza eskubidea bermatzeko urte luzez martxan izan duten proiektua, udaletxeak lursailak eta materialak eskeintzen dizkie bertako biztanleei. Etxe bat eskuratzeko etxearen eraikuntzaren prozesuan hasieratik bukaerara lan egitea da baldintza bakarra, eskuratuko duzun etxea zein den jakin gabe. Alokairua 15 euro/hilero-koa da eta etxebizitza hauekin ezin da espekulatu, eros ditzakeen entitate bakarra udaletxea delako.


Eredu bezala hartu dezakegu Marinaleda herria, udaletxea eta herri borroka modu konplementarioan eramatearen erakusle delako. Animatzen zaituztegu  herri boterea eta partehartzea indartzera auzo/herri asanbladen bitartez zein herri eta auzoetan Marinaledan bezala, lurraren eta ekoizpen baliabidean berreskuratzearen aldeko borrokak gauzatzera .