![]() |
Ongi etorri Korta!
Submitted by admin on Ar, 2014/11/04 - 16:04

Mikelen ibilbide militantean internazionalismoa gakoa da.
18/98 makro epaiketa hura bestelako Euskal Herri baten kontrako epaiketa izan zen, Euskal Herria berriaren kontrako epaiketa: nazio eraikuntza eten nahi izan zuten, desobedientzia, intsumisioa, euskalduntzea, internazionalismoa. Horregatik, Euskal Herria berriaren alde lanean ari ziren 48 lagun militanteren kontra jo zuten.
Gaur Mikelen askapen eguna ospatzen dugu eta saminez bada ere, pozez ospatzen dugu, pozez Euskal Herria berriaren alde lanean eta borrokan jarraitzen dugulako: munduan, Europan, gure herrian.
2012an espetxean zegoelarik, Mikeli lahaine-n egin zioten elkarrizketan, berak zioen: "internazionalistok koloreen mundu bat defenditzen dugu, horizontaltasunean oinarritutako harremanez eraikia: errespetutik, berdintasunetik, elkar-laguntzatik, askatasunetik. Horiek dira, azken batean, elkartasunaren zutabeak".
Bide horretan segitzen dugu, ongi etorri Mikel!