![]() |
"Zailtasun eta kontraesanak kudeatzen jakin eta aurrera egitean datza kontuak"
Submitted by admin on Al, 2015/08/31 - 18:40
Barinas atzean uzteko garaia heldurik, Barquisimetoko Estatu eta hiriburura abiatu ziren Venezuelako brigada kideak. Proletalgoa Antolatuaren Etxean zituzten zai kamaradak. Haien eskutik lehen egunak proiektu berriak ezagutzen pasa ostean Gayones eta FRAPOMeko kideekin eman zioten amaiera brigadari.
Proletalgoa Antolatuaren Etxean eraikin ikaragarri handi da, eta bere ibilbidearen erreportai txiki batekin eman ziguten ongietorria, honakoa borroka gogorren ondoren hartua edo okupatua izan baitzen. Egun, ekimen sozial ezberdinetarako erabiltzen dena. Jarraian, Barquisimeto bertako liburu azokara hurbiltzeko aukera izan genuen, hainbat liburu esku artean izan ondoren, Venezuelarekiko eta prozesu bolibartarrarekiko dugun jakin mina ase nahian zenbait liburu erosi genituen. Honez gain, Amilcar Figueroa idazle eta pentsalaria ere ezagutu genuen, eta berarekin esperientzia eta gogoetak partekatzeko beta izan genuen, zeina oso atsegina eta aberasgarria izan zen guretzat.

berriz ere Amilcarekin solasean aritu ginen.

Bidaiarekin amaitzeko, Valentziako hirira joan ginen FRAPOMeko kideak zai genituela (Frente Revolucionario Artistico Patria O Muerte). Haien egoitza, Bolibar Plaza aurrean okupatutako zinema zahar eder bat da, eta bertan ume zein nagusiekin mota guztietako jarduera kulturalak garatzen dituzte perspektiba iraultzaile batetik (dantza, antzerkia, zirkoa, musika...).

Hamaika bizipen eta esperientziaz gozatu ondoren argi eta ozen esan dezakegu Venezuela prozesu iraultzaile batean murgildurik dagoela orain dela 17 bat urte, eta prozesu horren protagonista herria bera dela, milaka aurpegi eta forma ezberdin dituen herri boterea alegia. Zailtasun eta kontraesanak kudeatzen jakin eta aurrera egitean datza kontuak!
Chavez vive, LA LUCHA SIGUE!!!