2016ko brigadak

  • Greziara doan brigadaren aurkezpena

  • Greziako brigadak eginiko elkarrizketa eta kronika

    Irakurri kronika osoa

    Atenasen hasi dugu Greziako brigada. Iraultzaren hiriburua izan zen duela urte batzuk, duintasunaren hiria, aldarrikapen eta troika zein gobernuaren aurkako mobilizazioen hiria. Jendez, ilusioz eta borrokaz beteriko plaza horiek hutsik dira gaur egun, eta jende hori guztia etxean, etsituta. Mobilizazioek ekarritako gobernu aldaketak, ez du ondorio positiborik izan. Alderantziz, Syrizaren gobernuak men egin dio Europar Batasunari eta estatua saldu egin du, literalki; jada ez dago estaturik, ez dago burujabetzarik. Errikos Finalis Syrizako kide ohi eta KOEko nazioarteko arduradunak Greziak egun bizi duen egoera azaldu digu Syntagma plazan.



    Syrizak onartutako hirugarren memorandumak ondorio larriak izan ditu greziarrentzat. Prezioek ikaragarri egin dute gora, murrizketa handiak jasan ditu sektore publikoak, pribatizazioak nonahi gertatzen ari dira, eta hau guztia gutxi balitz, errefuxiatuen krisiak bete betean jo du herrialdea.
    Krisi izugarri honen aurrean jendeak erantzun egin du, eta horren lekuko izan gara Atenasen egon garen egun hauetan mugimendu, esperientzia eta borroka ezberdinak ezagutuz.

     

  • Greziako brigadaren 2. kronika Skouries-eko meatzetik

    Greziako Makedoniatik, Thessalonikatik gertu dagoen Hafkiriki eskualdeko Skouries zeru irekiko urre meatzetik; Askapenako brigadaren bigarren kronika duzue hau.

    Meatzearen aurkako kanpamentuan egon gara hiru egunez, borroka hori, Thessalonikako uraren pribatizazioaren aurkako borroka eta Vio.Me langileek berreskuratutako fabrika gertutik ezagutu ditugu. Laburpen bat duzue hemen:

  • Independentziaren aldeko borroka Grezian? Brigadaren azken kronika

    Amaitu dugu Greziako brigada, Europaren periferian herri honek bizi duen egoera latzaren berri izan dugu, Europar inperialismoak gogorren jotako herrialdea. Interesgarria da ikustea Europar Batasunaren eta Troikaren aurka altxatzen den herri bati zein kolpe gogorra eman dion. Europar Batasunaren benetako aurpegia agerian geratu da Grezian, eta irakaspen hori da Euskal Herrira eramango duguna.

    Atenas, Patras, Thessalonika, Halkiriki eta Kretako borroken berri izan dugu, KOE antolakundearen eskutik, eta herri mugimendu eta borroka ezberdinetan daukan parte-hartzeari esker esperientzia interesgarriak ezagutu ditugu.

    Irakurri osorik