2017ko brigadak

  • Brigaden lehen kronika iraultzaren bihotzetik

    #brigadak2017

    Hamar urte ondoren Askapenako brigada, berriro Kubako harremanak estutzeko eta sendotzeko asmoarekin etorri da.

    Euskal herriarekin eraikiak egon diren zubiak indartsuak izan badira ere, aurten hauek presentziaz elikatzen izango gara datorren egunotan.

    Heldu bezain laster, Kubak eta kubatarrek duten beroa nabaritu dugu, horrexegatik erabaki dugu gure jantzirik eta ideiarik freskoenekin janztea

  • Kubako brigadaren 2. kronika: CDRak ezagutzen

    Gaurkoan, GALFISAko ikertzaile batek gaur egungo sistema politikoaren premisak azaldu dizkigu. Sistema politikoa azaltzen hasi aurretik nabarmendu beharra dago mendebaldeko gizartean demokrazia zentzu liberal batean ulertzen dela.

    1959. urtean ezarrita zegoen diktadura militarra akabatu zen, 1940ko Konstituzioa aldarrikatuz. Honen ezaugarri nagusiak jendartearen parte hartze politikoa handitzea eta demokrazia “Justizia Sozial” bezala ulertzea izan zen. Hau lortu ahal izateko Iraultzak antikapitalismoa eta askapen nazionala uztartu behar zituen. 60ko hamarkadan parte hartzea eta pluralitatea nagusitu ziren, baina blokeoaren eraginez politikak erradikalizatuz joan ziren, batasuna eta homogenitatea bilatuz. Estatua herriaren sinonimo bezala ulertuz eta beste estatu sozialistekin harreman komertzialak indartuz joan ziren, iraultzaren gorenaldia eman zelarik.