2017ko brigadak

  • Shatila (Beirut-Libano), errefuxiatu ahaztuen hiriburua

    Maiz ahazten dute askok, desinformazio mediatikoa dela medio, palestinar gehienak palestinatik kanpo bizi direla. Milioika lagun dira diaspora osatzen dutenak, asko eta asko 1948an eratutako errefuxiatu guneetan. Zisjordania, Gaza eta lurralde okupatueko borroka ezkutaezinak dira. Hortik kanpo dauden errefuxiatuak ordea, gutxitan aipatzen dituzte erakunde eta medioek. Horixe da Libanon bizi diren 445.000 palestinarren egoera. Hauek Shatila dute hiriburu, ez biztanleriagatik, Ein el Helwe baita errefuxiatu-gune handiena. Baizik eta, Shatila errefuxiatuen sufrimenduaren islada delako. 1982ko sarraskiagatik bihurtu zen ospetsu eremu hau. Baina egungo egoera ez da hobea; eskubideen urraketa eta marjinalizazioa, egunerokotasunaren parte dira Shatilan, errefuxiatu ahaztuen erakuslerik onena.

  • Libano, herrialde txiki baten borroka handia

    Nabatieh, Libanoko hegoaldera iritsi bezain pronto deigarri egiten den lehen gauza bide bazterretan pilatzen diren Amal eta Hezbolaren banderak dira. Dena den, mendebaldeko komunikabideek aurkeztutako errealitatearen arrastorik ez dago. Mugimendu integristak nagusi diren lurraldea honetan, ez dago Sharia edo fundamentalismoaren zantzurik. Biztanleen abegitasuna eta lasaitasuna besterik ez. Israelen okupazioaren aztarnak ordea nonahi ikusi daitezke. Baitere libanotarren behin eta berriro altxatzeko gaitasuna.

  • Elkartasuna, Badawiko bihotza

    Harrera lekua da Badawi. Libanoko iparraldean (Tripolitik 5 kilometrora) kokatzen da errefuxiatu gune hau eta 40.000 errefuxiatu inguru bizi dira bertakoen esanetan. Gehienak palestinarrak dira, asko eta asko Nabatie eta Tel al-Zaatarko guneak suntsitu ostean etorritako familiak. Kurduak, irakiarrak, libanotarrak eta, nola ez, siriarrak ere topatu daitezke eremuko kaleetan zehar. Komunitateak urteetan zehar geroz eta errefuxiatu gehiago hartu ditu, laguntza eskainiz, Badawin elkartasuna eta batasuna iparra baitute. Bereziki 2006an Israelen erasoaldiaren ondorioz hegoaldeko jende ugari Badawira heldu zen. 2007an, gainera, Nahr el-Bared errefuxiatu guneko milaka palestinar jaso zituen. Zailtasunei aurre eginez, Badawiko palestinarrek komunitate handia, sendoa eta trinkoa osatzen dute.

  • Emakumeen borroka, ezinbesteko iraultza ikustezina. Libanotik 4. kronika

    Errefuxiatu moduan bizitzea ez da erraza. Etxea, lana, familia eta herrialdea galtzeaz gain Libanon bigarren mailako hiritar bilakatzen dira errefuxiatuak. Egoera larri honetaz gain, emakumeek, hau guztia zeharkatzen duen zapalkuntza pairatu behar dute: patriarkatua.