![]()  | 
Oaxacako errepresioa dela-eta, Askapenaren prentsa-oharra
Euskal Herria, 2007ko uztailaren 17an,
 
Mexikoko Oaxaca estatuan herri mugimendua atzoko egunetik jasaten ari den 
errepresio basatiaren aurrean, Askapena erakunde internazionalistak zera jakinarazi nahi du:
 
 -Berriro ere salatu nahi dugu Oaxacako herri mugimenduaren erreibindikazio baketsuen aurrean gobernadore hiltzaile Ulises Ruizek eta errepublikako gainontzeko botereek errepresio basatiaren aldeko hautua egin izana;
 -APPO eta gainontzeko herri-mugimenduen kontrako bortizkeria atoan bertan behera uzteko exijitzen dugu;
 -Preso politiko, atxilotu, bahitu eta desagertu guztiak askatzeko eskatzen dugu;
 -Ulises Ruiz gobernadore hiltzailea boteretik kentzeko eta errepresioaren errudun guztiak zigortzeko ere eskatzen dugu.
        Bestaldetik, Oxacako herri borrokalariari gure atxikimendu eta elkartasunik beroena helarazi nahi diogu; Oaxacan zein Euskal Herrian, borroka da bidea.
 Errepresioa gelditu!
 Preso, atxilotu eta desagertu guztiak askatu!
 Gora Herrien Borroka!!!!Gora erresistentzia!!!!!
ASKAPENA

