![]() |
Larunbatean gastu eta industria militarraren aurkako bizikleta martxa!
Submitted by admin on Og, 2016/03/31 - 10:39
Bizkaiako Diputazio paretik aterako da bizikleta martxa, goizeko 11:00etan, Barakaldoko Prescicast enpresatik pasa eta Getxoko Sener enpresaren parean amaituko da. Bi enpresa hauek industria militarrarekin lotutako lantegiak dira eta Israelgo armadarekin elkarlanean aritzen dira. Euskal armagintza industriak 600 miloi euro inguruko salmentak izaten ditu urtero eta aurten %15 igo da