Gogoratzeko datuak | Datos para no olvidar

Ematen du orain politikoki zuzena dela bolibartar erregimena iraintzea, edonolako zitalkeri eta aldrebeskeriak egotziz. Horrelako hitzek, baina, ez dute zerikusirik errealitatearekin. Venezuelako herritarren zati handi batek herrialdeko Gobernua babestu du modu lehialean behin eta berriz, eta babesten du orain ere.   


Ez dira zoro itsuak, ez dira lasai bizi botereak emandako goxokiekin. Garestitzeak eta eskasiak zigortutako herritarrak dira; baina badakite erregimen bolibartarrak sekulako esfortzua egiten duela herritarren ongizatea bermatzeko.

 

Datu asko aipatu ahalko genituzke. Hemen batzuk besterik ez:

  • Zonaldeko herrialdeen artean, pobreziaren ehunekoa gehien txikitu duena da Venezuela: 1998an %28,9 izatetik %19,6ra igaro zen 2013an.
  • Muturreko pobrezia egoeran zeuden etxeen kopurua %10,8tik %5,5era igaro zen denbora-tarte berdinean.
  • Desparekotasunaren aurka gehien borrokatu den herrialdea da bere zonaldean.
  • Unescok Venezuela “Analfabetismorik Gabeko Herrialdea” zela adierazi zuen Chavezen gobernuaren garaian. Lehen hezkuntzan %95,90ko eskolatze-tasa dauka.
  • 5 urte baino txikiagoak diren haurren artean desnutrizioa %7,70koa zen 1990an eta %2,53koa 2013an. FAO-k (Elikadura eta Nekazaritzarak Nazio Batuen Erakundeak) merezi zuen aitortza eman zion.

 


 

Durante este tiempo, parece que lo políticamente correcto es denigrar el régimen bolivariano. Y cargar sobre él todo un cúmulo de canalladas y aberraciones. Extraña retórica que no se corresponde con la realidad. Un porcentaje muy alto de la población apoya de forma incondicional y reiterada al Gobierno del país.

 

No se trata de pesebreros que viven cómodamente disfrutando de las prebendas del poder. Son población castigada por la carestía y el desabastecimiento; pero consciente de que el régimen bolivariano está haciendo ingentes esfuerzos por garantizar  el bienestar de la ciudadanía.

 

Se podrían aportar muchímos datos. En esta nota recogemos algunos:

  • Figura como el país del área con la mayor reducción del porcentaje de pobreza, que pasó de un 28,9% en 1998 a un 19,6% en 2013.
  • El porcentaje de hogares en pobreza extrema disminuyó del 10,8% al 5,5% en ese mismo período.
  • Venezuela es el país de la región que más ha luchado contra la desigualdad.
  • La Unesco declaró a Venezuela bajo el gobierno de Chávez “Territorio Libre de Analfabetismo”, y tiene la tasa neta de escolaridad primaria en un 95,90%.
  • La desnutrición infantil en menores de 5 años pasó de 7,70% en 1990 a 2,53% en 2013. La Organización de las Naciones Unidas para la Alimentación y la Agricultura-FAO le concedió un merecido reconocimiento.
Etiketak: