Biografia makurra | Biografías siniestras

Erasotzaileak ezagutuz haien erasoak hobe ulertu ditzakegu. Venezuela erasotzen ari diren pertsonen artean, nabarmenenak Trumpen ekipoaren parte dira eta haien profil ultraerreakzionarioek antzekotasun handiak dituzte. Beharrezkoa da, hala ere, bakoitzaren biografia makurraren inguruko zertzelada batzuk ezagutzea.

 

  • Mike Pence: Estatu batuetako presidente-ordea. Ultraerlijiosoa. Hau esan zuen duela gutxi Miamiko eliza batean emandako diskurtsoan: “beharrezkoa da Venezuela, Kuba eta Nikaraguako gobernuak ezabatzea; bukatu da negoziazioaren garaia”.

 

  • Mike Pompeo: enpresaburu eta politikaria. CIAko zuzendaria izan zen, eta gaur egun Estatuko Idazkaria da. Etengabeko bidaiaria Lationamerikan barrena, Kontinente honetako gobernu eta armadak Venezuelaren kontra kohesionatu nahian.

 

  • John Bolton: Lehendakaritzaren segurtasun Kontseilaria. 2003an Irak inbaditzeko oinarri izan ziren “suntsipen masiboko gezurren” sortzaileetako bat. Inoiz ez da damutu sarraski hartaz.

 

  • Mauricio Claver-Carone: Nazio Segurtasun Kontseiluko Mendebaldeko Hemisferioko Zuzendaria da. Floridako Senatari den Marco Rubiorekin elkarlanean, Venezuelaren kontrako azken eraso honen finantziazioa eta antolakuntza zuzena diseinatu eta kudeatzen ditu.

 

  • Elliott Abrams: eskusartze eta guerra zikinetan espezialista. Reaganek fitxatu zuen 1981ean Estatuko Departamentuan lan egiteko. Nikaraguako Kontraren sortzaileetako bat da. 1991an kondenatua izan zen Kongresuan Iran-Kontra eskandaluaren inguruan gezurra esateagatik, baina elkarlanean aritzeko prestutasuna erakutsi eta ez zuen kartzelan egun bakar bat ere pasa. Geaorge W. Bushek indultua eman zion 1992ko Eguberrian. El Salvadorreko gerran, El Mozoteko sarraskia (1981eko abenduan) “propaganda komunista” zela esan zuen: Atlacatl batailoiak 500 salvadoreño hil zituen, haurrak eta emakumeak barne. Gutemalako gerran ere parte-hartze zuzena eduki zuen. Sionista fanatikoa, Bushen administrazioaren esfortzuak gidatu zituen Palestinan batasun nazionaleko gobernu bat osa zedin ekiditeko.Ez da bere iraganaz damutzen, eta Venezuelaren aurkako egungo erasoetan ahalik eta azkarren parte-hartzeko interesa duela argi erakutsi du.

 



Conocer a los agresores, es una forma de calibrar las agresiones que ellos cometen. Los principales intervinientes en la agresión a Venezuela son parte del Equipo de Trump y sus perfiles ultra reaccionarios presentan notables similitudes. Conviene, sin embargo, conocer algún rasgo específico de sus respectivas y siniestras biografías.

 

  • Mike Pence: Vicepresidente de EEUU. Ultrarreligioso. Durante un discurso reciente en una iglesia de Miami afirmó: “Es necesario eliminar a los gobiernos de Venezuela, Cuba y Nicaragua; el tiempo de la negociación terminó”

 

  • Mike Pompeo: empresario y político. Fue Director de la CIA y, actualmente, Secretario de Estado. Viajero incansable por Latinoamérica para cohesionar a los gobiernos y ejércitos de ese Continente en contra de Venezuela.

 

  • John Bolton: asesor de seguridad de la Presidcncia. Fue uno de los arquitectos de las mentiras de destrucción masiva en las que basó la invasión de Irak en 2003. Nunca se ha arrepentido de aquella escabechina.

 

  • Mauricio Claver-Carone: Director del Hemisferio Occidental del Consejo de Seguridad Nacional. En colaboración con el Senador de la Florida, Marco Rubio, ha diseñado, y está gestionando tanto el financiamiento como la organizaron directa del actual ataque a Venezuela.

 

  • Elliott Abrams: especialista tareas intervencionistas y en la organización de guerras sucias. Fichado por Reagan en 1981 para trabajar en el Departamento de Estado. Uno de los creadores de la contra nicaragüense. Condenado en 1991 por mentir al Congreso en el escándalo Irán-Contra;  optó por cooperar y no pasó un solo día en la cárcel. George W. Bush lo indultó en la Nochebuena de 1992. Durante la implicación yanki en la guerra de El Salvador, calificó de “propaganda comunista” la matanza de El Mozote (diciembre de 1981); el batallón Atlacatl había asesinado a 500 salvadoreños, incluidos niños y mujeres. También tuvo participación directa en la guerra de Guatemala. Como sionista fanático, dirigió el esfuerzo de la Administración Bush para evitar la formación de un gobierno de unidad nacional Palestina. No solo no se arrepiente de su pasado sino que ha demostrado interés por incorporarse lo antes posible a la agresión actual contra Venezuela.