"Laguntza humanitarioa" jasan duten herrialdeak | Paises que padecieron la "ayuda humanitaria"

«Laguntza humanitarioa» deritzona nazio burujabeen aurkako esku-hartze eta gerra mekanismo bat da. Aurreko mendean dagoeneko erabili bazen ere, XXI. mendean finkatu zen. Mende honetan behin eta berriz erabili dute tranpa hori Pentagonoak eta NATOko kideek. Ezagutzen ditugun esperientzien artean, bakar batek ere ez du lagundu ustez laguntza behar zuten biztanleen egoera hobetzen.

  • Somalia (1993) - Somalian historiako goseterik gogorrenetako bat bizitu zuten. 1993an, Pentagonoak «esku-hartze» humanitarioaren tresna erabili zuen Somalian, eta 30 mila marine bidali zituzten bertara, «Itxaropena berreskuratu» izeneko operazioan. Herrialde afrikarreko gosea eta osasun-krisia 10 aldiz biderkatu ziren. «Laguntza humanitarioa» herrialde hartako baliabide naturalak militarizatzeko kamuflaje bat izan zen.

 

  • Jugoslavia (1999) - NATOko arduradun nagusien arabera, Jugoslaviako gobernuak «hondamendi humanitario» bat eragin zuen, kosovarren ustezko genozidioaren (garbiketa etnikoaren) aitzakiarekin. Jugoslaviaren aurkako aireko erasoak 1999ko martxotik ekainaren 10era egin ziren. Herrialdea apurtu zuten. Gaur egun, Kosovo «esku-hartze humanitario» horren emaitza da; narkotrafikoaren eta armen merkatuaren gune logistikoa Europan.

 

  • Irak (2003) - Urteetan zehar, AEBek eta haien «aliatuek» blokeo ekonomiko eta finantzario bat mantendu zuten Iraken. Neurri horrek bizi-baldintza prekarioak eragin zituen: elikagai-gabezia eta oinarrizko produktu sanitarioen falta. Mendebaldeko potentziek eragindako muturreko egoera hori, justifikazio gisa erabili zuten «esku-hartze humanitario» bat egiteko. Esku-hartze horren ondorioz, Irak desegituratuta gelditu zen, gobernua menderatu zuten eta Estatu Islamikoa sortzeko baldintzak sortu ziren.

 

  • Haiti (2010) - 2010eko lurrikarak 1,5 milioi pertsona pobrezian utzi zituen eta 8.000 milioi dolarreko galera materialak eragin zituen. AEBek eta NBEk bideratutako «inbasio humanitario» berriak MINUSTAH misioa eraman zuen herrialdera (7.000 soldadu eta polizia). Denborarekin, Haitiko biztanleek ehunka salaketa jarri zituzten atzerriko segurtasun indarren aurka, abusu kriminalak direla eta (sexu- eta indar-abusuak). «Laguntza humanitarioak» ez zuen ezertarako balio izan. Gaur egun, Haitin aldian behingo matxinadetako bat bizi dute.

 

  • Libia (2011) - Mendebaldeko komunikabideek berri faltsuak zabaldu zituzten Muammar Gaddafiren gobernuak Libiako biztanleen aurka egiten ari zen ustezko sarraskiaren inguruan. Herrialde horri «krisi humanitarioaren» etiketa ezarri zitzaion. Horrela legitimatu zen NATOren eraso bortitza. Telesur-ek emandako zifren arabera, 350.000 errefuxiatu eta 20.000 hildako eragin zituen «esku-hartze humanitarioak», Libia porrot egindako estatu bilakatu da; izan ere, gobernu paralelo bat baino gehiago dago, talde armatuek haien artean banatzen dute lurraldearen kontrola, eta etorkin afrikarrak esklabo bihurtzen dira bertan.

 


 

La llamada “ayuda humanitaria” es un mecanismo de intervención y guerra contra naciones soberanas. Aunque ya se comenzó a aplicar el siglo pasado, tomó carta de naturaleza en el siglo XXI. Ha sido en este siglo cuando el Pentágono y sus socios  de la OTAN han utilizado reiteradamente esta trampa. Ninguna de las experiencias conocidas ha contribuido a mejorar la situación de las poblaciones a las que, supuestamente, pretendían ayudar.

  • Somalia (1993) - Somalia vivió una de las peores hambrunas de la historia de la humanidad. En 1993, el Pentágono usó la herramienta de “intervención humanitaria” sobre Somalia con 30 mil marines, en una operación denominada “Restaurar la esperanza”. El hambre y la crisis sanitaria en el país africano se multiplicaron por 10. La “ayuda humanitaria” fue un camuflaje para la militarización de los recursos generales de dicho país.

 

  • Yugoslavia (1999) - Según los máximos responsables de la OTAN, el gobierno yugoslavo había creado una “catástrofe humanitaria” bajo el pretexto de un supuesto genocidio (limpieza étnica) de los kosovares. Los ataques aéreos contra Yugoeslavia se realizaron desde marzo hasta el 10 de junio de 1999. Fracturaron el país. Kosovo es en la actualidad, producto de esta “intervención humanitaria”, un centro logístico de narcotráfico y el mercado de armas en Europa.

 

  • Irak (2003) - Durante años, EEUU y sus “aliados” mantuvieron un embargo económico y financiero sobre Irak. Esta medida provocó unas precarias condiciones de vida: desabastecimiento alimentario y carencia de productos sanitarios básicos. Esta situación extrema que las potencias de Occidente habían provocado, la utilizaron como justificación para una “intervención humanitaria”.  Como de dicha intervención, Irak, quedó desestructurado, su gobierno sometido y creadas las condiciones para que naciera el Estado Islámico.

 

  • Haití (2010) - En 2010 tuvo lugar el terremoto que dejó a 1,5 millones de personas en la indigencia y pérdidas materiales por 8 mil millones de dólares. La nueva “invasión humanitaria” propiciada por EEUU y la ONU instaló la misión MINUSTAH (7 mil soldados y policías) Con el paso del tiempo, la población haitiana formuló cientos de denuncias contra los cuerpos de seguridad foráneos por abusos criminales (sexuales y de fuerza). La “ayuda humanitaria”  no sirvió de nada. Haití vive ahora una de sus periódicas revueltas.

 

  • Libia (2011) - Medios occidentales dieron noticias falsas en torno a la supuesta masacre que perpetraba el gobierno de Muammar Gaddafi contra la población libia. A este país se le endilgó la etiqueta de que padecía una “crisis humanitaria”. Así se legitimo la brutal agresión de la OTAN. Cifras aportadas por Telesur cuantifican en 350 mil refugiados y en 20 mil las personas las muertas por la “intervención humanitaria”. Libia se ha convertido en un estado fallido, con varios gobiernos paralelos, bandas armadas que se reparten el control del territorio y un espacio donde los emigrantes africanos son esclavizados
Etiketak: