Azken atxiloketen aurrean prentsaurre masiboa izan da Gasteizen / Masiva rueda de prensa en Gasteiz tras las últimas detenciones

prentsaurrea 'Askapenaren kontrako sarekada'

Gaur, irailaren 29an prentsaurrea burutu da Gasteizen Euskal Herriko Mugimendu Internazionalistaren eskutik hamarnaka eragileren atxikimenduarekin batera atzo Polizia espainolak burutako operazioa dela eta, non zazpi militante internazionalista bahituak izan ziren.

Ezer baino lehen egunotan Askapenak zein atxilotuak jasotako babesa eskertzea nahiko genuke eta zazpi militanteei zein beren senitarteko eta lagunei besarkada bat bidali.

Eragileen ordezkaritza zein jendearen partehartze izugarri honekin batera estatu espainiarraren totalitarismo eta demokrazi eza salatzea dugu helburu. Herri mugimenduei zein herri oso bati egindako eraso honen aurrean plantea egin eta Euskal Herri internazionalista bat eraikitzeko prozesuan euskal internazionalistok tinko jarraituko dugula adierazi nahi dugu.

Ezin dugu ahaztu ere kolpe honek duen helburu zikin bikoitza. Batetik herrion arteko elkartasunaren kriminalizazioa. Jakina bait dugu klase dominatzaileek zein mekanismo errepresibo jartzen dituzten martxan inperialismoaren oinarri zein interesak kolokan jartzen dituen ororen aurrean, hemen, Venezuelan zein Palestinan. Bestalde Euskal Herriak nazioartetik jasotzen duen elkartasunarekin amaitzea nahiko lukete. Gure herrian ematen ari den askapen prozesu honen une politiko honetan oso garrantzitsua delako kanpotik jasotzen dugun elkartasuna eta estatu espainiar zein frantsesaren izaera antidemokraikoa salatzen dutenen ahotsak ere isilarazi nahi dituztelako.

Erasoen aurrean, internazionalismoa aurrera!

Urriak 16 denok Gernika-Lumora!

Internazionalista eguna 2010

El movimiento internacionalista denuncia que el Estado español intenta "sabotear el camino abierto" (gara.net)

Epaileak Askapenako kideen atxiloaldirako hainbat neurri hartu ditu, baina AAMk dio ez direla nahikoak "tortura saihesteko" (berria.info)

Askapenaren aurkako sarekadaren aurrean prentsa-oharra (eusk / cast / fr / engl)

ruben sarekada AskapenaGaur irailaren 28an goizaldera Espainiako Polizia Nazionalak Askapenaren aurka burututako sarekadaren harira, Askapena Euskal Herriko Eragile Internazionalistatik honako hau jakinarazi nahi dizuegu:

1-Espainiar estatuko aparatu errepresiboek 7 militante internazionalista bahitu dituztela irmoki salatu nahi dugu. Operazio hau herrien arteko elkartasuna kriminalizatzeko erasoa dela nabarmendu nahi dugu: azken urteotan, espainiar estatu inperialistaren zerbitzura dauden komunikabideek Askapena jo mugan jarriz lehenik, eta atxiloketen bidez orain.

2-Lehenik eta behin gure elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotutakoei eta euren senitartekoei. Aldi berean, gure kezka adierazten dugu inkomunikazioan jaso dezaketen tratuagatik.

3- Operazio hau Euskal Herriak egun bizi duen prozesu honen aurkako beste eraso bat baino ez da. Estatu espainiarrak irtenbide politiko eta demokratiko bat eskaini ordez, errepresioaren neurriak baino ez ditu ezagutzen, eta ireki den bidea zapuzteko ahaleginetan dabil. Zentzu honetan, Euskal Herrian konponbide demokratiko bat lortzeko areagotu den nazioarteko eragileen inpilikazioa eta elkartasuna arazo bilakatu zaie eta eten egin nahi dute.

4- Euskal Herriari dei egiten diogu atxilotuei eta Askapenari elkartasuna adierazteko eta golpe errepresibo honen aurkako mobilizazioetan parte hartzeko.

5- Munduko herri borrokalariei zein Euskal Herriaren Lagunei ere deia luzatzen diegu Estatu espainiarraren izaera totalitarioa salatzeko eta Euskal Herriarekiko, eta zehazki Askapenarekiko, elkartasuna adierazteko, herri honen eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Atxilotuak askatu!
Gora Euskal Herria internazionalista!
Hamaika herri, borroka bakarra!
Herriok independentzia!

Askapena facebook-etik kanporatua aste t'erdiz, zatozte Gernikara-Lumora ;-)

internazionalista egunaFacebook klub pribatu bat denez gero, badaukate onartze eskubidea, beren klubera zein sartzen den eta zein ez. Geuk onartzen dugu baldintza hori, baina geuk ere badugu publiko egitea, ikasle 'gaizto'-en gisan aste t'erdiz bota gaituztela. Eta badugu esatea, beraiekin email batzuk trukatu eta gero, eta hirutan galdetu eta gero, oraindik zein arau 'urratu' dugun ez digutela zehaztu: Etiketa jantziekin ez joatea? Zapatilekin joatea? Agiri faltsifikatuekin sartzea?

Kontua da barruan 2100 lagun utzi ditugula (10 hilebate generamatzan klubean) aste t'erdiz   gure berri hartu gabe, (apurka-apurka profila eguneratuko dugu).

Eskarmentu hau behin hartuta, klub birtualak etxean utzita, zuekin bildu nahiko genuke Urriaren 16 hontan Simon Bolivarren omenaldian Bolibar-en eta ondoren Gernika-Lumon:

U-16 Gernika, herriok indepentzia!!!

Euskal brigadistak: herriok independentzia!!!

euskal brigadistakBeste behin ere 90 euskaldunek aukera izan dute brigaden bidez herrien borrokak, egitasmoak, ildo politikoak, minak eta atseginak lehen eskutik ezagutzeko, bai eta gure herriaren askapen borrokaren berri munduan zehar zabaltzeko.

Bada denominadore komun bat ezagutu ditugun herriekin konpartitzen duguna: Eskozian goizago ala beranduago egingo den erreferendumaren aurrean, Palestinak pairatzen duen okupazioaren aurrean, Abya-Yalan hainbat estaturen independentzien 200. urteurrenean trasnazional eta estatu inperialistek ezarritako zapalkuntzaren aurrean eta Euskal Herrian pairatzen degun ukazio, asimilazio eta errepresioaren aurrean ere... herriok independentzia!!!

Orriak