Venezuela afronta retos internos en las filas bolivarianas//Venezuela: barne erronkak bolivartarren artean

PSUV "La República Bolivariana vivirá en unos días unas cruciales elecciones legislativas de cara a la profundización en el proceso de cambio que se está llevando a cabo en el país, y en el que la depuración de cargos en las estructuras del Estado y del PSUV es fundamental para que avance."(cast)

 "Etorkizunean zuzendaritza karguak beteko dituzten iraultzaileen formazioa, ereduen eta neurri zorrotzagoen bidez ustelkeria eta klientelismoa amaitzea eta herriaren kontzientziazio, parte-hartze eta ideologizazio handiagoa lortzea Venezuelako Errepublika Bolivartarrean prozesu sozialista behin betiko finkatzeko gakoak dira"(eus)

Iñaki ETAIO-Amaia ARRUTI, Venezuelarako Askapenako brigadistak, gara eta berria egunkarietan argitaratua.

Biladi Hadi!: damuen harresia, Hebrongo manifestazio palestinarra, Aida eta Belen.

HebronAzken egunetan da biladi hadi! brigada, eta jarraitzen dute jotake lanean.

  1. Belen eta bere ondoko Aida errefuxiatu eremuan lotsaren harresiarekin egin dute topo. Aidan 6000 errefuxiatu bizi dira, bertan Kareem Amira, Aidako gaztezentroko zuzendariarekin hitz egin dute. Hainbat bideo-lan labur prestatu dizkigute hobeto jabetzeko.
  2. Hebron-en sionismoaren aurpegi latzenetakoa ezagutu dute. 800 kolono sionista alde zaharraren jabe egin dira ejerzito isrraeldarraren laguntzaz. Palestinarrek irainak, indarkeria eta nagusikeria jasotzen dituzte egunero. Baina etsi ez eta manifestazioan irteten dira eta nola edo hala erresistentzian segi.
  3. Azkenik, judutarren sinboloa den damuen harresian, egungo isrraeldar gizartearen aurrean bideo labur bat ere grabatu dute. Horrekin batera, gizarte isrraeldarrak utzi dizkien inpresioak ere idatzi dituzte: "dolar handiz osatutako jendarte eskizofreniko, paranoiko eta eskas bat dira".

Euskal Herria a Roma. 17 e 18 settembre

Oggi e domani Euskal Herria a Roma. Presentazione del romanzo di Roberto Betz "Il sangue e la libertà". Madrid, 20 dicembre 1973. Operazione Ogro. L'ETA uccide l'ammiraglio Carrero Blanco successore designato di Francisco Franco. Un romanzo sulla vicenda, per parlare dei Paesi Baschi.

venerdì 17 settembre – Con "Indipendenza" e Magazzini Popolari di Casalbertone. Ore 20,00 via Baldassarre Orero, 61. http://indipendenza.lightbb.com/bacheca-iniziative-e-comunicati-interni-f4/roma-17-settembre-il-sangue-e-la-liberta-t654.htm

sabato 18 settembre – Con "Indipendenza" e l'ass. cult. Arcobaleno. Ore 20,00 via Pullino 1 (Garbatella - fermata Metro B). Dopo la presentazione, proiezione del film "Operazione Ogro". http://indipendenza.lightbb.com/bacheca-iniziative-e-comunicati-interni-f4/roma-11-30-settembre-con-indipendenza-e-l-ass-arcobaleno-t649.htm

Presente l'autor

Biladi Hadi!: futbola, literatura, Zestoa/Bir Zeit, ikasle eta emakume mugimendua, errefuxiatuak...

biladi hadi!Berriz ere informazioz gainezka dator biladi hadi! euskal kultur brigada. Ekimen asko, askotarikoak eta bizi-biziak, beittu ezazue 'karta', zer nahi duzue? huraxe hartu!

  1. Futbola futbola denez, mami kultur-politiko handiagoa duten gauzak azpirago utziko ditugu. Izan ere, guk dakigula Euskal Herria Palestina partida lehenago ez baita egin, eta Balata errefuxiatu eremuan jokatu zen herenegun aurrenekoz. Alde ederra partida hau ikusi edo 'laroja' edo 'les bleus' ikusi, eta esataria, berriz, mundiala!!! hemen ere alde ederra espainol eta frantses astun horiekin!!! (bideoa)
  2. Balata errefuxiatu eremuan jokatu zela esan dugu eta horri buruz idatzitako posta eta argazkiak ikustea merezi du.  25.000 pertsona inguru bizi dira bere kilometro karratuan. 1948an Israelek indarrez kanporatutakoen eta euren ondorengoen bizileku da kale estu eta txiroen auzune hau. Emakume mugimendua eta egunaren hondarrean Arramazka taldekoek umeentzako egin zuten emanaldia bete zuten jardunaldi eder hau.
  3. Bir Zeit herria Zestoakin senidetuta dago eta hango alkateak goraipatu du senidetza hau daukan alderdi politiko kulturalagatik, beraiek sosen gainetik jartzen dute elkartasun politikoa eta besoak zabalik hartzen dituzte ildo horretan hurbiltzen zaikien oro (Yousef Nasser alkatearen mezuaren bideoa). Horrez gain, Bir Zeit palestinar unibertsitateko kokagunea ere bada eta hango ikasle mugimendua ezagutzeko aukera izan dute biladi hadi!-koek Shadirekin (bideoa).
  4. Atzo berriz, beste jardunaldi mamitsu batean emakumeen mugimendua, preso politikoen egoera (Adamer elkartearekin) eta Informazio Alternatiboaren Zentroa bisitatu zuten. Bi kopuru: 1967tik egun arte 700.000 lagun izan dira atxilotuak eta 2008an, adibidez, 2.000 torturatu izan ziren. Sergio Yahni, ordea, argentinar judutarra da baina sionismoaren kontrako jarrera aktibista dauka. (2 bideoak hemen)
  5. Raeda Taha idazle eta kazetari palestinarrarekin ere egoteko aukera izan zuten, laster euskaraz argitaratuko den emakume palestinarren ipuin antologiaren gainean mintzatu ziren, baina Raedak, idazle izateaz gain, istorio asko dauzka kontatzeko: bere aita hil zutenean Yaser Arafat-ek hartu baitzuen alabatzat eta bere idazkari pertsonala izateaz gain, bere ondoan egon zen bere azken egunetan (bideoa).
  6. Azkenik, Emakume palestinarren egoeraz mintzatu ziren Hismat Emkume palestinarren Batasunaeko militante feministarekin (bideoa).

Ikaragarria!!!!

Orriak