paisos2015

Països Catalans

Herrialde Katalanetara etorritako brigadak lehen urratsak eman ditu. Irailaren 7an, astelehenarekin, iritsi ziren Herrialde Katalanen iparraldera, Pirinio aldera. Aurtengo honetan, brigada kideek lurraldea iparraldetik hegora zeharkatuko dute; Pirinioetan hasi eta Valentzia hegoalderaino. Lehen hiru egunak iparraldeko eskualdeetan eman dituzte, hain zuzen ere, Seu dÚrgell, Berga eta Navàs herrietan. Horrela azaldu digute lehen egunetako esperientzia:

Brigada batzuk amaitu eta azkena hasi: Herrialde Katalanak.

Udara amaitu da, euria izan dugun arren, konpromiso internazionalista eguzki betean da egunez egun. Horren lekuko izan da gure ataria eta sare sozialak ere. Palestinatik hasi, Galiziatik pasa eta Mexikoraino, argazki, bideo eta kronikaz lagunduta brigadistek herri zapalduetako borrokak hurbildu dizkigute.

Orain Herrialde Katalanetako brigadaren txanda da. Zalantzarik gabe testuinguru interesgarri bezain gogorrakin aurkituko dira, eta ziur, irakaspen zein hausnarketa esperientzia aberatsak jasoko dituztela. Guk adi adi jarraituko ditugu twitterren @Paisos_2015 eta beraien kronika, argazki zein bideoak jasoko zuentzat.