2016ko brigadak

  • Sardiniatik brigadaren lehen kronika

    Nuoro herrian egin zigun harrera Libe.r.u-k, sardiniako partidu independentista eta sozialistak. Maiatzean sortu zen partidu politiko hau, eta ezkerreko indar independentistak batzea izan zuen helburu. Debora gutxi daramate lanean, baina uneoro ilusioa eta borrokarako grina adierazi digute. Haiekin ari gara Sardinnia ezagutzen, eta orain arte bi hitzaldi eman ditugu Euskal Herriko egoera azaltzeko. Interes handia erakutsi dute, gainera gehienek bazuten gure egoeraren berri. Honez gain, Sardinniako problematika ezagutzen egon gara, eta gaur arte ez dugu bizi eta ikasitako guztia azaltzeko tarterik izan.

    Sardinniako arazo nagusia behin eta berriz kolonizatutako herrialde bat dela da, prozesu honetan azkena Italia izan delarik eta gaur arte bere interesetarako kolonia moduan darabil. Hasieran ez zitzaigun erraza egin ulertzea, baina denbora pasa ahala, gero eta argiago ikusi dugu Italiaren kolonia dela. Guk ez dugu dena ezagutzeko betarik, baina argi gelditu zaigu Italiak Sardinniaren kultura ezabatu nahi izan duela gaur arte, honen adibide dugu ez dagoela dokumentu historikorik, eta monumetoak ere ez dira asko. Gainera gaur egun, hizkuntza ez da era formalean irakasten, hala ere, zorionez, gehiengoa oraindik sardo hiztuna da.

     

    Gainera, industrializazioak bertan izandako ondorioak larriak izan direla argi ikusi dugu. Sardinniako ekonomia abeltzantzan eta nekazaritzan oinarritua egon da urteetan, eta industrializazioarekin, enpresa Italiarrek noski, lur hauetan fabrikak eraiki zituzten. Nekazariak beren lana utzi eta industria hauetan lanean hasi ziren, hauek itxi zituzten arte. Orain, ez dute lantzeko lurrik, ezta industrian lanik ere. Eta industriak ateratako etekinak Italiara joan dira soilik. Irakurri osorik