Submitted by admin on Al, 2015/08/10 - 08:56

Aurtengo brigada helmuga berrien artean Mexiko aurkitzen da. Abuztuarekin batera heldu ziren brigadak hara eta gaurko egunez, lehen kronika dugu esku artean, zinez mamitsua eta interesgarria. Ba al dakizue zer diren BriCOak? Bada kronika irakurri beharko duzue brigadistek zein paper bete duten jakiteko!
Uztailaren 26an Cancunera irisi eta ordutegi berrira egokiturik hiru egunen ostean San Cristobal de las Casasera (Txiapas) iritsi ginen. JUNAXen ( http://junax.org.mx/ ) hartu genuen ostatu eta bertako jendea ezagutzen joan ginen pixkanaka pixkanaka. Familia txiki baten modukoa da bertako pertsonen arteko giroa, lan kolektiboan oinarritzen da bertako bizimodua.
JUNAXen sorrera, Mexikoko geratakari garrantzitsu baten itzalpean eman zen. 1994ko EZLNren altxamenduaren ostean Mexiko estatuko leku desberdinetatik etorritako lau gazte Txiapaseko herri indigenetara hurbildu ziren, beraien karabana eta kanpamentuetan parte hartuz.