Iritsi gara dagoeneko Brasilera eta Florestan Fernandes Eskola Nazionalean gaude, Sao Pauloko Estatuan. Eskola hau MST Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra mugimenduaren eskola nazionala da eta bertan igaroko ditugu brigadako lehen egunak. Besteak beste Brasileko testuinguru politikoaren inguruko hitzaldia izango dugu, baita MST mugimenduaren azalpen historiko-politikoa ere, eta noski Herri Laborantza Erreformaren (Reforma Agraria Popular) berri emango digute. Guzti honekin batera, eskolako partaide garen heinean, lan txandak ere izango ditugu. Ikasitako guztia Brasileko brigadaren lehen kronikan jasoko dugu. Laster arte beraz!
Florestan Fernandes eskolan Brasilgo egoera politikoari buruzko formakuntza jaso dugu, MSTko militanteen eskutik. Lerrootan laburpen bat egiten saiatu gara, ikasitako guztiaren lagin modura. Funtsean, Brasilgo lurrik gabekoen mugimendua latifundioen kontrako borrokak ezaugarritzen du. Hona hemen hori ulertzeko hainbat gako.
MST, Nekazal Erreforma Herritar baten aldeko borrokan
Aurreko kronikan azaldu genuen bezala, 1984. urtean Movimento dos Trabalhadores Sem Terraren lehen biltzar nazionala egin zuten. Bertan, MST antolakunde nazional gisa gorpuztu, eta ondorengo hiru helburuak markatu zituen:
Lurraren aldeko borroka.
Nekazal Erreforma Herritarra
Eraldaketa soziala.
Azken honetan azpimarratu behar da, hasiera batean ez bazuten Sozialismo terminoa erabiltzen ere, egun helburu estrategiko gisa defendatzen dutela.
Belo Horizonteko festa berotik Latinoamerikako agroekologia jardunaldietako hotzera pasatu ondoren, MSTren akanpaleku gehiago bisitatzera joan gara, Brasilgo Parana estatuaren iparrera. Lurraren aldeko militanteekin bizi izan gara han lauzpabost egunez, eta horri esker akanpalekuen funtzionamendua sakonetik bizi ahal izan dugu. Hona hemen Herderos da Luta de PorecatĂș eta 2 de Dizembro kanpalekuetan bizitakoaren kronikak. Irakurri osorik
Olinpiar Jokoak Brasilgo egoera politikoaren muina ezkutatzen saiatzen ari diren arren, azken egunotan ugaritu egin dira Michel Temerren eta haren estatu kolpearen kontrako protestak Brasilgo hirietan. Gu ere mobilizazio horietan izan gara, eta brigada bukatzear dagoen honetan, egoeraren zenbait elementu bildu ditugu irakurketa politiko bat egite aldera. Senatuan ere hasi berri dira Dilma Rousseffen kargugabetzearen azken bozketa prozesuan (abuztu bukaeran amaituko da). Horrek erabakiko du estatu kolpea baieztatzen den ala ez, eta Euskal Herritik ere adi jarraituko dugu. Irakurri osorik