Gaur Sahara eta Palestina

 Marka da gero! gaur bi zita internazionalista egongo dira Euskal Herrian, egia esan gehiagotan ere gerta liteke, (gertatu beharko litzateke!), izan ere egunero dago motibo tamalgarriren bat beste herri baten alde kalera ateratzeko, batzar bat egiteko, elkartasun ekintzaren bat... Gaur behintzat bi daude eta biak dira oso garrantzitsu.

Bilbon Sahararen alde manifestazioa deitu da eguerdirako eta, zalantzarik gabe, saharaiuek merezi dute Marokok egin duen azken basakeriagatik eta azken 35 urtetako okupazioagatik, euskal herritarrok Marokoren monarkia zapaltzailea eta espaniar eta frantses estatuen konplizitatea (edo laguntza erabatekoa) kalean ozen salatzea. Saharar herriak pairatzen duen okupazioaren kontrako gakoa Euskal Herrirako ere berdina da gainera: autodeterminazio eskubidea.

Bestalde Lapurdin, Senperen, bada batzar bat deitua Euskal Herria Palestina sarea osatzeko. Sare honen helburua Palestinarekiko elkartasuna kordinatzea eta bultzatzea da, horreterako hainbat arlotako lagunak bilduko dira: alderdi politikoetako ordezkariak, sindikatuetakoak, irakasleak, ikasleak, artistak, norbanako internazionalistak... Palestinar BDS (Israelgo estatuari Boikota, desinbertsioak eta zigorrak) mugimendutik datorren deialdiaren aurrean erantzuna da sare honen sortzea, munduko beste herri batzuetan egiten ari diren antzera. Palestinarrek pairatzen duten okupazioari amaiera emateko ere autodeterminazioa da giltzarrietako bat.

Zeinen tresna eraginkorra eta justua eta zenbat kostatzen zaigun herrioi bera eskuratzea!

Bietara joatea ezinezkoa da, eta aukera izanda ez batera, ez bestera ez joatea, berriz, ardurarik eza: herri txikiok elkarren alde egin ezean banaka-banaka zapaldu eta jango gaituzte. Historiak milaka adibide ematen dizkigu, zoritxarrez.

Bihar Euskal Herria Palestina sarea osatzeko batzarra Senperen (eu/fr/cast)

bds movementBihar Senperen Euskal Herria Palestina sarea osatzeari begira batzar bat egingo dugu, lehenengo urrats bat beste asko ekarri beharko lituzkeen bide luze batean. Batzar honetara eragile politiko, sindikal edo irakaskuntzakoak deituak dira, baita artistak, kulturgileak eta lagun internazionalistak oro har. Sarearen helburua  Palestinarekin elkartasuna BDS mugimenduak markatzen duen ildoan jorratu nahi dugunon euskal bilgunea izatea da.

Goizeko 10:30etan Senpereko Oxtikoenean ikusiko gara!

Oinarrizko testua euskaraz

Texto base castellano

Texte de base en français

Il nostro ringraziamento, il nostro impegno

Il nostro numero 14 del boga! è una piccola cronaca del 'giorno dell'internazionalismo', una giornata político-festiva annuale che celebra Askapena e una casella in cui raccogliamo tutti (?) i messaggi e dimostrazioni di appoggio e solidarietà che ci avete fatto arrivare, dopo l'attacco politico giudiziario che ha messo 8 militanti internazionalisti in pendenza di giudizio all'Audiencia Nacional spagnola  e 6 di loro in prigione.

Basque Info

Basque Info podcast: (audio here)

Basque Info bulletin:

In this issue:

  • Trial of Arnaldo Otegi.
  • Mandate established for mediators’ International Contact Group.
  • Wide support for prisoners’ repatriation.
  • Basque youth reply to repression.

Orriak