Erroman elkartaratzea Fermin, Artzai eta Zuriñeren alde/Presidio a Roma: Libertà per Fermin, Artzai e Zuriñe

kartzelaAsteazken honetan Erroman 3 gazte independentisten aldeko elkartaratzea egingo dute epaiketa egiten zaien bitartean, beste behin ere Italiako Euskal Herriaren Lagunek bultzatuta. Gazte independentistei babesa eman eta beren atxiloketa salatzea dute helburu (beren egoeraren berri emateko prentsa-aurreko bat ematekotan zeudela atzilotu zituzten eta), bai eta espaniar estatura emanarazteak ekar liezaizkikeen tortura arrisku eta atxiloaldien berri  ematea ere.

Orain arte talde hauek babesa eman diote deialdiari: Euskal Herriaren Lagunak - Amici e amiche del Paese Basco, Action-Diritti in movimento, La Strada, Corto Circuito, Radio Città Aperta, Partito dei Comunisti Italiani, Sinistra Critica,  Rete dei Comunisti, Comunisti Uniti, Comunisti-Sinistra Popolare, Federazione della Sinistra-Roma...

Askapenatik nabarmentzen dugu beste behin ere Italiatik heldu zaigun elkartasun ekimen hau, kasu honetan 3 gazte independentista hauen egoera salatzeko. Gero eta gehiago dira Euskal Herriaren Lagunak munduan, gero eta gehiago direlako munduan Euskal Herrian gertatzen diren eskubide-urraketen jakitun eta solidario.

Besarkada bero bat Fermin, Artzai eta Zuriñeri bai eta Italiako lagun solidario guztiei!!!

Italiarazko oharra:

Mercoledì 8 settembre – dalle 10 - presidio a Piazzale Clodio a Roma per chiedere la liberazione immediata di Zurine, Artzai e Fermin; per dire no alla loro consegna alle autorità spagnole; per rivendicare il ripristino delle libertà democratiche fondamentali nel Paese Basco

Iruñerrian internazionalismoa lantzeko bilera irekia

euskal internazionalismoaIruñerriko Askapenaren oharra:

Oporrak eta brigadak bukatzear dira baina internazionalismoaren lanak jarraitu behar du eta indar gehiagoarekin, posible bada. Han daude Palestina, Venezuela, Kuba, jatorrizko herriak eta beste asko gure laguntza itxoiten eta Euskal Herriko errealitatea ezagutu nahian.
Hori dela eta, internazionalismoaren lana indartu nahi dugu Iruñerrian eta horretarako gonbidatzen dizuegu bilera batera datorren ostiralean, irailaren 10ean, arratsaldeko 19.30etan, Askapenaren egoitzan, Jarauta kalea 21, Iruñean.
Bilera honetan aztertuko ditugu Askapenaren asmoak 2010-2011 kurtsorako eta denon artean eztabaidatuko dugu zer egin dezakegun nazioarteko elkartasuna bultzatzeko Iruñerrian.

Zatoz euskal internazionalismoa indartzera!
Hamaika herri borroka bat.
HERRIOK INDEPENDENTZIA!

Venezuelako hedabideetan Euskal Herriko egoera brigadisten bidez

ciudad caracas askapenaVenezuelako brigada zinez emankorra suertatzen ari da han eta hemen komunikazio lanetan. Venezuelan telebistetan eta beste hainbat hedabideetan lehenago ere utzi genizuen lagin bat, hona bigarrena...

Batetik Ciudad Caracas egunkarian egindako erreportaia, benetan oso ondo osatua, bukaera/bukaeran bitxikeria bat edo beste agertzen badira ere... Gainera pasa den asteartean yvke irratian egin zieten elkarrizketa, irrati honek oso hedadura zabala du (Zulia, Margarita, Los Andes, Caracas...) eta garrantzitsuenatakoa da egun.

Jarraian itsasten dizuegu Ciudad Caracas/eko elkarrizketa eta erreportaia...

Charla de la lzquierda Independentista en Buenos Aires

coordinadora vasco argentina

Walter Wendelin, representante de la Izquierda Independentista Vasca,  hablará acerca de la salida política para resolver el conflicto de Euskal Herria-País Vasco.

Se referirá a la propuesta para alcanzar la paz y el reconocimiento del derecho de autodeterminación.

Asimismo, transmitirá los ejes del análisis y el debate llevado a cabo recientemente en el seno de la izquierda abertzale (independentista vasca) y de las organizaciones sociales de Euskal Herria, así como las conclusiones y decisiones finales.

A partir del marco de estas propuestas presentadas Walter Wendelin, se abrirá el debate.

Organizan: Eusko Kultur Etxea y Euskaltzaleak

Adremás habrá un atractivo ciclo de cine vasco:

Orriak