Jerusalemera gauez heldu ginen, bidaia luze baten ondoren. Hurrengo egunean, turismo pixka bat egitearekin batera, gure brigadako lehen kontaktuekin harremanetan jarri ginen. Horrela, brigada Ramallahn hastea erabaki genuen; gero, pixkanaka hegoalderantz jotzeko. Ramallah Zisjordaniako hiriburu administratiboa da, eta bertan egoitza dute hainbat alderdi eta erakundek. Hala ere, gure lehen harremanak Ramallahtik hurbil dagoen Bil’In herrian egin genituen. Irakurri osorik
