Eskoziako brigada, 1.go kronika

eskozia brigada'The coward slave, we pass him by
We dare be poor for all that'

(Koldarraren gainetik pasatzen gara
Dana dala, txiro izatera ausartzen gara)
Robert Burnsen olerkia, 2004an Eskoziar Parlamentuaren inaugurazioan abestu zena

Abuztuaren 6tik 8ra 4 euskal brigadakideak Scottish Socialist Youth-ek (SSY) -Eskoziar Gazte Sozialistek- antolaturiko gazte topagunera gonbidatutak izan gara. Kanpin dendak jarri eta 27 urte azpitik duten 40 bat neska-mutilek hainbat gai eztabaidatzera ekin diote tailerretan. Besteak beste, klima aldaketa, internet eta pirateria, patriarkatua...

EHL Argentina: "Garzón, un juez que avala las torturas..."

Un juez que avala las torturas no puede ensuciar la memoria de nuestros 30 mil desaparecidos

El próximo jueves 12 de agosto, en la ciudad de La Plata se realizará la presentación del Informe 2010 del Comité contra la Tortura, elaborado por la Comisión Provincial por la Memoria. Allí, rodeado por auténticos luchadores por los derechos humanos y militantes comprometidos con la necesidad de aplicar justos castigos a los militares y civiles ligados a la dictadura militar, hablará el juez represor español Baltasar Garzón.

Mexikoko brigada, 1.go kronika: 'Jóvenes en Resistencia Alternativa'

mexiko brigadaDuela 8 urte sortzen da 30 lagunek osatutako 'Jóvenes en Resistencia Alternativa' gazte talde hau.
2001ean zapatisten Lurraren Martxa egin zen, eta Mexiko Hirian, DF-en izan zuen amaiera. Ordukoa inflexio puntua izan zen gazte talde honengan, izan ere, ordura arte talde zapatistekin eta jatorrizko herriekin lan egiten zuten.

Talde antikapitalista eta antineoliberalistatzat hartzen du bere burua eta Latinoamerikako herrien aldekoak dira. Autonomia ulertzen dute askapenerako bidea bezala eta modu horizontalean antolatzen dira. Unibertsitate mundutik datoz, baino mugimendua ez da bertan oinarritzen, izan ere haiek talde ezegonkorrak izaten direlako, urte gutxitan asko aldatzen direnak, ikasturte amaierarekin batera. Hori dela eta, talde egonkorragoa sortu zuten.

Venezuelako brigada, 2. kronika: 'Bolivar bizirik, borrokak dirau!'

venezuela brigadaEgun hauetan 197 urte pasa dira Simon Bolivar, el Libertador deritzona, Caracasera iritsi zen garaipen egun hartatik. Sarrera hori “Campaña Admirable” bezala ezagutzen da, militarra eta Simon Bolivar buru zuena. Egun horretan, Colombiako Magdalena ibaia bere gain hartu zuten, Espainiako tropak garaituz eta horrela Caracas hiria birkonkistatuz.

Gertaera horren ohorez, “Movimiento Continental Bolivariano” deritzonak, garaipenera eramango zuen ibilibide horren azken etapak goraipatzeko martxa bat antolatu zuen. Askapenako brigadak martxa horretan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen erakunde venezolar eta beste ordezkaritza internazional batzuekin batera; hala nola, Puerto Rico, Guatemala, Chile, Argentina...

Orriak