Prozesu Bolivartarra izango dugu hizpide UEUk eta Askapenak antolatu ditugun jardunaldietan

UEU AskapenaEkainaren 5ean Iruñean egingo dira Prozesu Bolivartarra: oztopo eta erasoen gainetik “La Patria grande” eraikitzen jardunaldiak, UEUk eta ASKAPENAk elkarlanean antolatuta. Bilkura honen helburua proiektu bolivartarren jatorria, kontzeptua eta nondik norakoak hausnartzea da, bai eta aurrean dituen erronkak, arriskuak eta potentzialtasunari buruzko gogoeta egitea. Bertan izena emateko epea maiatzaren 30ean amaitzen da, www.ueu.org atarian.

UEU y Askapena analizarán los retos del proceso bolivariano (gara.net)

Prentsaurrekoan Lore Erriondok, UEUko Zuzendariak eta Julen Zulaika, Askapenako kideak hartu dute parte.

"El bandolerismo de Sandino en Nikaragua" liburuaren aurkezpena Euskal Herrian.

Aste honetan zehar Nikaraguako borrokalari historikoa izan zen Augusto C. Sandinoren iloba Walter Castillo Sandino eta bere emaztea den Marbelly Castillo izango dira Euskal Herrian gure artean.

Walter eta Marbellyk atera berri duten liburuaren aurkezpenak egingo dute "El bandolerismo de Sandino en Nikaragua". Hori dela eta ekitaldi ugari antolatu ditu ezker abertzaleak eta guztioi ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi gaituzte.

Hitzorduak hurrengoak dira:

  • maiatzaren 12an, 12:00etan Eskoriatzako Unibertsitatean
  • maiatzaren 13an, 12:00etan Donostiako Filosofia Fakultatean
  • maiatzaren 14an, 19:30etan Ekitaldi Politikoa Lekeition

Gora Nikaragua Sandinista!

Al-Nakba eguna, maiatzarean 15ean. Palestinari elkartasuna adierazteko parada.

62 urte beteko dira datorren maiatzaren 15ean Israelgo estatua sortu zenetik, palestinarrek 'Hodamendia' izendatu zuten eguna. Urtero bezala Palestinarekin elkartasuna lantzen dugun eragileok mobilizazio eta ekimen anitz antolatu ditugu Euskal Herri osoan zehar. Horretaz gain, argazki bilduma egitera goaz, herriz herri edota leku esanguratsuetan gonbidatzen zaituztegu ikur palestinarrekin argazkiak atera eta guri bidaltzera (info@askapena.eus helbidera), horrela guztion artean elkartasun argazki bilduma osa dezagun. Beraz ekin elkartasunari eta parte hartu!

kuña entzun/deskargatu

Egitaraua:

  • Salaketa ekimen ezberdinak sionismoa babesten dutenen aurka. Adi mobilizazioeri!
  • Oñati: maiatzaren 15ean material postua, DVD banaketa eta Palestinaren egoeraren inguruko argazki erakusketak hainbat tabernetan. Maiatzaren 20ean bideo emanaldia, ondoren kolokioa tearekin.
  • Bilbo:maiatzaren 15ean kaleak bereskuratu iniziatibaren barruan, Nakba oroituz 48ko kanporaketak antzeztea da helburua. EGK, Biladi, Paz con Dignidad, KI eta Askapena.
  • Bermeo: maiatzaren 15ean "Elkartasun ekimen kulturala" 11:00etatik aurrera Goiko plazan, musika eta gastronomia palestinarra haiman. Argazki erakusketa ere izango da bertan.
  • Algorta: maiatzaren 14ean elkartaratzea 19:30etan Telletxe plazan
  • Urduliz: maiatzaren 14ean, elkartaratzea Metro geltoki ondoan 20:00etan.
  • Irun: maiatzaren 13an hitzaldia arratsaldeko 19:30etan Kabigorri ateneoan. Hizlariak egipziar bat, palestinar bat eta askapènako kide bat. 14ean elkartaratzea 19:30etan "ensanche" plazan (sinatzaileak: Askapena, LAB, CCOO, LAB, Ezker Abertzalea, Ezker Batua, Aralar, EPK, Gazte komunistak, Bilgune Feminista, Asociación Republicana Irunesa Nicolás Guerendiain, AHT Gelditu, Irungo Antifaxistak, Lakaxita Gaztetxea, Gazte Independentistak, Hazia kultur elkartea, Moskuko antifaxistak y Xirimiri Taldea. ).
  • Tolosa: maiatzaren 14an Palestinari buruzko diaporama arratsaldeko 19:30etan Kultur Etxean.
  • Billabona: "To shoot an elephant" bideo emanaldia gaztetxean.
  • Iruñea: aiatzaren 20an Sergio Yahni-arekin (Jerusalemengo Informazio Alternatibako Zentruaren zuzendaria) hitzaldia, "Gerren aurkako plataforma"k deiturik. 
  • Sakana: maiatzaren 14ean "To shoot an elephant" filma eskualdeko 10 herritan. ç
    15ean konzentrazioa Altsasun 13:30etan.
  • Lizarra: maiatzarena 15 ean elkartaratzea jatorrizko hainbat palestinar, Askapena eta Lizarrako Gazte Asanbladak deiturik, 13:00etan Baja Navarra kalean.
  • Oiartzun, Alegia  eta Billabonako udaletxeetan ikur palestinarrak jarriko dira.

Euskal Herriari elkartasuna adierazi zioten larunbatean Madrilen, eskubide zibil eta politikoei buruzko ekimenean.

Gaztelako hiriburuko Carabanchel auzoan Izquierda Castellana, Iniciativa Comunista eta Ateneo Popular de Solidaridad entre los Pueblos antolatuta Madrilgo Euskal Etxeko dantzarien ikuskizunaren ondoren eskubide zibil eta politikoen gaineko hitzaldia egin zen. Hizlariak Madrilgo koordinadora antifaxistako kide bat, Salaketako Carlos Hernandez, Estatuko Torturaren Aurkako Koordinadorako koordinatzaile Jorge del Cura eta Askapenako Jon Etxebarria izan ziren. Estatuaren errepresioari buruz, tortura eta kartzela politikari buruz hitz egin zuten lehenengo hirurek eta amaieran Euskal Herriak pairatzen duen salbuespen egoeraren berri eman zuen Askapenako kideak. 90 lagunek bete zuten Carabanchel auzoko Casa del Barrio aretoa.
 

Gora elkartasun internazionalista!

Orriak