pilulak

Elkartasun haizea dabil | Corren vientos solidarios

Kontzientzia internazionalista, beti bizirik dagoena zenbait sektore sozialengan, aktibatu ohi da erantzun irmoak behar dituzten eraso inperialistak gertatzen direnean. Venezuelaren aurkako egungo erasoa horietako bat da. Antzeko egoeretan bezela, harremanak estutu egiten dira eta bakoitzaren hausnarketek elkar aberasten dute. Horietako batzuk jaso ditugu.

 

“Guztiok gara Venezuela” Mundu-mailako Topaketak (2018ko martxoan)

KONTUZ, munstroa mugitzen da! | ¡CUIDADO, el monstruo se mueve!

Venezuelaren aurkako egungo eraso inperialistak helburu argia du, betiko bera: Iraultza Bolibartarrarekin amaitzea, zilegizko gobernua kanporatzea eta txotxongilo bat ezartzea herrialdea kontrolatu ahal izateko. Ez dute lortu, ezagunak ditugun estrategiak ongi aplikatu dituzten arren:

"Laguntza humanitarioa" jasan duten herrialdeak | Paises que padecieron la "ayuda humanitaria"

«Laguntza humanitarioa» deritzona nazio burujabeen aurkako esku-hartze eta gerra mekanismo bat da. Aurreko mendean dagoeneko erabili bazen ere, XXI. mendean finkatu zen. Mende honetan behin eta berriz erabili dute tranpa hori Pentagonoak eta NATOko kideek. Ezagutzen ditugun esperientzien artean, bakar batek ere ez du lagundu ustez laguntza behar zuten biztanleen egoera hobetzen.

Humanismo inperialistaren beste aurpegia | La otra cara del humanismo imperialista

Otsailaren 23an laguntza humanitarioz mozorrotutako Venezuelaren aurkako saiakera kolpista egin zen. Hasieratik asko izan ziren trikimailu horren atzean ezkutatutako asmo ankerrak salatu zituzten ahotsak. Saiakerak huts egin zuen. Ordutik entzundakoek eta ikusitakoek berretsi egin dute eskusartze horren asmo iluna. Hona hemen horietako batzuk.

Orriak