Andaluziara iritsi gara eta hasi gara aurreikusiriko Andaluziako lagunekin elkartzen. Harrera beroa egin ziguten Andaluziako EHLko kideek eta haien eskutik abiatu gara bertako jende ekintzailea ezagutzen. Puerto Realen egon ginen bertako Espiral eskola librea ezagutzen eta arratsaldean zehar Andaluzia Komunista, Jaleo!!! gazte antolakundea eta Ganemos Jerezeko udal hautagaitzako militanteekin bertako errealitate ezagutzen.
Andaluziako Brigadako kideak jabetu gara ezer gutxi genekiela Andaluziako historiaz eta mendeetan zehar landu den nazio kontzientziaz. Iturri nagusia izan dugu Nacion Andaluza erakundea (https://nacionandaluza.org), eta bertako kideen eskutik jaso dugu informazio gehiena.
Asteartean Sevillako Marinaleda herria bisitatzen egon ginen. Bertako bi zinegotzirekin elkartu eta hainbat gauza kontatu zizkiguten, kronikatxo honetan eskeintzen dizkizuegu idatzita eta bideoan, informazio gehiago nahi izatekotan www.marinaleda.com webgunean eskuragai duzue.
Andaluza hizkuntza bezala, gaztelaniaren dialekto bat dela sinistuarazi nahi izan digute indar espainolistek. Baina brigadan topatutako kideei esker aditzera eman digute benetako errealitatea beste bat dela eta uste honekin bukatzeko nahitaezkoak direla hainbat argipen. Horretarako “Ali” eta Carlos Nacion Andaluzako kideek eta Juan (Huan andaluzez) alternatiba Mijeñako kideak honen inguruan azaldu eta sakondu digute.