
Lehen kronikan azaldu bezala, brigadako lehen egunak Amed-Diyabarkirren (Turkiako Estatuaren menpe dagoen İpar Kurdıstango hiriburua) pasatu zituzten. Bertan eragile ezberdinekin batu ziren, tartean KJAko (Free woman congress, Emakumeen askapenerako erakundea) kideekin, argazkiak ikus dezagun bezala. Baina zer da, edo zertan datza antolakunde honen egitekoa? Ondorengo lerroetan irakurgai brigadisten azalpena.
Kurdistango Askapen Mugimenduak, Öcallanek egindako planteamenduari jarraiki, Estatu-nazioak arbuiatu eta Nazio demokratikoa aldarritzen du. Nazio demokratiko hori garatzeko, Konfederalismo demokratikoa ezartzen ari dira.
Kurdistango Askapen Mugimendua hiru paradigmatan oinarritzen da: demokrazia erradikalaren printzipioetan, askapen ekologikoan eta emakumearen askapenean.
Klase diferentzia errotik desagerraraztea da haien helburua, beharrizan sozialak asetuak diren sistema ekonomiko parekide komunitarioa eraikiz. Herritarren eta komunitatearen auto-gobernatzeko sistema bat eraiki nahi dute, askatasunean oinarritua, arazo eta afera sozialeı erantzuteko.