Iruñean ehunka lagunek 'Stop Israel' aldarrikatu zuten atzoko manifestazioan

Atzo Israelen aurka eta palestinarekin elkartasunez burutu zen manifestazioa Iruñean 'Gerrren aurkako Plataforma'k deituta. Laguntza humanitarioa Gazara zeramaten ontzietan eginiko saraskiagatik Israeli ardurak exijitu eta nazioarteari zigorrak ezar dietzaiola eskatu zieten.

Israelgo estatu sionistaren izaera terrorista berriz ere argi utzi dutelako...Stop Israel!

Gora Palestina!

Israeli boikota!

Egunotan Euskal Herria kalera: Israeli Boikota!

h&m boycott israel bilboAzken gertakarien harira nazioarteko BDS (boikot, desinbertsio, zigor) kanpainak Isareli boikot egun berri eta behin behineko bat markatu du egutegian, ekainaren 5a, larunbata. Askapenak dei egiten dio Euskal Herriko jendarteari, elkartasun talde, alderdi politiko, sindikatu, herri mugimendu eta solidario guztiei, asteburu honetan, herri eta hirietan Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israelen kontrako boikota zabaldu dezagun.

Israelek solidario internazionalisten ontzietan eginiko sarraskiak argi erakusten du, beste behin ere,  Palestinarekiko elkartasuna jomugan dutela, horren aurrean elkartasuna areagotu besterik ez zaigu gelditzen, elkartasun praktikoa eta erreala: boikota.

Asteburu honetan sionismoaren interesak, sionismoarekiko konplizeak eta kolaborazionistak salatu behar ditugu eta beren mozorroa kendu: H&M, Sephora, El Corte Inglés, Imaginarium, Baskonia, udaletxe, istituzio publiko eta gobernu egoitz kolaborazionistak (Israeli Boikot ildoa onartzen ez dutenak) salatu behar ditugu. Herriz herri eta eskualdez eskualde.

Mobilizazioak:

  • Bilbon ekainaren 4an, ostirala, elkartaratzea 19:00retan Bilboko Udalaren aurrean. Bilboko Palestinarekin elkartasun Plataforma.
  • Gasteizen ekainaren 4an, ostirala, elkartaratzea 19:00retan Baskoniaren dendaren aurrean (General Loma plaza). Gasteizko Palestinarekin elkartasun Plataforma.
  • Irun, ekainaren 4an, ostirala, mobilizazioa 19:30etan Zabaltza Plazan. Irungo Palestinarekin elkartasun Plataforma.

Ezker Abertzaleak prentsa-ohar batez jakinarazi du "Palestinarekin bat, Israelgo estatu sionistari boikota" lelopean egingo diren mobilizazioetara atxiktzen dela.

Euskal Herria kalera! 

Palestinarekin bat, Israeli boikota!

Ehunka lagunek hartu dute parte Donostiako manifestaldian 'Palestina askatu, Israel hiltzaile' lelopean

Atzo Paletinaren Aldeko Plataformak manifestazioa burutu zuen Donostiako erdigunean Israelek nazioarteko uretan buruturiko sarraskia eta nazioarteko estatuen konplizitate eta hipokresia salatzeko.

350 lagun atera dira kalera Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israelgo estatuak beste behin ere nazioarteko ordenamendu juridikoari emaniko ostikada salatzeko.

Era berean, Israelgo ejerzitoaren informazioaren erabilera interesatua salatu dute, "beraiek baitira, momentu honetan dugun informazio ororen iturri. Jakitun gara, informazioa baino desinformazioaz ari garela".

Donostiako Plataformatik Euskal gizarteari aktiboki palestinako 200 eragile ezberdinek egin zuten deialdiarekin bat egitea eskatzen diote eta, Desinbertsio, Boikot eta Zigor ekonomikoak bultzatzea eta ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzea.

Gora Palestina!

Gora elkartasuna!

Israeli boikota!

El comité de solidaridad con Euskal Herria de Lieja presente en la manifestación convocada por Gazteherria en Bruselas

comite de solidaridad de Lieje (Bélgica) en BruselasEl 29 de mayo, día en el que Gazteherria llevaba a cabo una manifestación en pro de los derechos civíles y políticos de las jovenes vascas y de la independencia para Euskal Herria fueron muchas las organizaciones europeas que participaron.  Entre ellas una delegación belga de Amigos y Amigas de Euskal Herria (EHL), el Comité de Solidaridad con el Pueblo Vasco de Lieje, que se sumo a la marcha con su propia pancarta en la que se hacía alusión a la solidaridad con los presos políticos y refugiados vascos.

La solidaridad con Euskal Herria es imparable y queremos mandarles un abrazo internacionalista tanto a los y las compañeras de Lieje como al resto de participantes solidarios con la causa en aquella manifestación en el corazón de Europa.

Mila esker lagunak!

Gora herrion arteko elkartasuna!

Orriak