Submitted by admin on Ar, 2008/10/14 - 06:45
EHBE-k egiten duen 'Herriek bere eskola'-ren azken buletina duzue hau, honako edukiz hornitua:
GALIZIAN BI URTE IGAROTA EGOERA BERE HORRETAN
ESKOLA PORROTA WALLONIAN ETA BRUSELAN
IRAKASLEEN MOBILIZAZIOAK MEXIKON
BADATOR KREAZIONISMOA EUROPAKO ESKOLETARA!
Submitted by admin on Ar, 2008/10/14 - 06:41
Palestina Askatzeko Herri Fronteko (PAHF) idazkari nagusia den Ahmad Sa'adatren epaiketa Israelgo epaitegi militarrak azaroaren 25era atzeratzea erabaki du.
PAHFek salatu zuenez, Sa'adat-en aurkako epaiketa behin eta berriro atzeratu dute Israelgo indar okupatzaileek 2006ko martxoan Jerico-ko espetxetik bahitu zutenetik.
Espetxe hau Palestinako Agintearen kontrolpean zegoen, baina israeldarrak bertan sartu ziren Sa'adat harrapatzeko. Ordutik hona, Sa'adat-ek epaitegi militar israeldarrak onartzeari uko egin dio, Palestinak pairatzen duen okupazioaren ondorio bat direlako.
Adierazi duenez, palestinar ororen betebeharra da okupazioaren aurka aritzea honek ezarri dituen tresnei aurre eginez. Horregatik, epaiketa gertatzen denean, Palestinako eskubide nazionalen aldeko aldarrikapena egiteko erabiliko duela iragarri du Sa'adat-ek.
Ahmad Sa'adat 2006ko martxoaren 13an harrapatu zuten Israelgo Armadako soldaduek Palestinako Agintearen kontrolpean zegoen Jerico-ko espetxetik. 2002tik zegoen espetxe honetan AEB eta Britainia Handiaren zaintzapean. Palestinako Aginteak lau urtez izan zuen legez kontra espetxe horretan PAHFko beste bost kiderekin batera.
http://www.freeahmadsaadat.org/
http://www.pflp.ps/
Submitted by admin on Ar, 2008/10/14 - 06:38
Paradogikoa dirudien arren, La Ruta Pacífica de las Mujeres taldeak "Las violencias contra las mujeres en una sociedad en guerra" Bogotan aurkezten zuen bitartean, sikario batzuk Medellinen, talde horretako kide zen Olga Marina Vergara tirokatu eta erail zuten bere etxean bertan bere seme, erraina eta 5 urteko ilobarekin batera irailaren 24an.
Erailketa hau, Colombian astero gertatzen diren beste erailketa politiko bat gehiago da. Giza eskubideen aldeko erakundeek Nazio Batuei aurkeztutako txostenean jasotzen den bezala, azken bost urteetan Colombian, 13.634 pertsona erailak izan dira "indarkeria soziopolitikoarengatik". Ez da kasualitatea, lider feminista eta giza eskubidetan militante zen Olgak, bide luzea egina duela emakumeen aldeko lanean Medellinen. Eta emakumeen aldeko borrokarekin batera, La Ruta Pacifica de las Mujeres taldea, guda egoerek emakumeengan duen eragin eta ondorioen bisibilizazio eta zabalpenean lan egiten du eta Colombiako guda egoeraren gaindipena negoziazio baten bidez etorriko dela aldarrikatzen dute.
Askapenatik salatzen dugu Olga eta bere familiako beste 3 kideen erailketa eta gure elkartasun osoa adierazten diegu Olgaren senitarteko, bidelagun eta mugimendu feministan emakumeen eskubideen alde eta Colombiako inpunitate eta injustizia egoerak salatu eta aldaketa bilatzeko borrokan dabiltzan emakume guztiei.
Submitted by admin on Ar, 2008/10/14 - 06:01
Herri borrokalariok, justizia, demokrazia, hizkuntza, kultura, amalurra herrion mundu baten alde borrokatzen garenontzat, askotan, zaplaztekoak, hilketak eta mina dira gure borrokaren ordaina. Baina tarteka une ederrak eta gogoangarriak bizitzeko aukera: herri bakoitzaren garaipen txikiak (handiak) eta askapen borrokan ari garen herrien arteko konplizidade eta elkartasun une ederrak.
Miren Azkaratek espero ez zuen erantzuna topatu du 'indigena' batzuei bere hitzaldi magistrala botatzera joan zenean Buenos Aireseko Nazioarteko II. Hizkuntzen Biltzarrean:
Submitted by admin on Ar, 2008/10/14 - 05:57
Argentinan patroirik gabeko langileen enpresak langabeziaren alternatiba bat izatetik etengabeko garapenean ari den mugimendu bat izatera pasa ziren. Ugazaben ustelkeriagatik porrot egindako 162 enpresa berreskuratu zituen eta gaur gutxi gora behera 20 mila pertsonari lanean jarraitzeko aukera eman zion mugimendu batek, hain zuzen.
2000 urtean ugazabentzat errentagarriagoa bilakatu zen beraien fabrikekin espekulatzea produzitzea baino. Era honetan jabeek Menem presidente ohiaren lege bati helduz, fabrikaren porrota adierazi, pertsianak jaitsi, diru guztia bildu eta eraman egin zuten, milaka eta milaka langileak kale gorrian soldatarik gabe utzirik.
Orriak