Faxismoaren aurka, apurtu kapitalaren Europa!

1945eko maiatzaren 9an, Berlinen, nazien armadak bere kapitulazioa helarazi zion Sobietar armadari. “Garaipenaren eguna” bezala gogoratuko zen eguna izan zen hura. Soilik 5 urte geroago, ordea, Frantziako kanpo arazoetako ministroak, Robert Schumanek, ordurarte Alemaniako Errepublika Federala izandakoa eta Frantziar Estatua barnebilduko zituen elkarlanerako administrazioa proposatu zuen. Proposamen honek, beraz, Europako lehen komunitate ekonomikoa osatu zuen, eta honen urteurrenean, 1985. urtetik aurrera, Europaren egun gixa ospatzeko aitzakia suposatu zuen.

 

Azken urte hauetan, Europar Batasunak, bere burua faxismoaren eta ultraeskuinaren aurkako azkenengo gotorleku gisa aldarrikatzeko erabili du egun hau. Beti ere, demokrazia liberal baten bermetzaile bezala, instituzioek inposatzen duten eredu kapitalista zalantzan jartzen duen edozein proiektu erdi-progresistaren aurrean. Hala ere, hasiera hasieratik Europar Batasuna Europako interesei, zein nazioarteko interes kapitalistei erantzuten dien instituzioa bezala kontsolidatu da. Europa bera osatzen duten herriek politika ekonomikoaren gainean duten erabakiak hartzeko gaitasun guztiak erauziz. 80. hamarkadako reestrukturaziotik hasi, 90. hamarkadatik aurrerako pribatizazio prosezuetatik pasa, nola egun Europatik datozen New generation funts berriakin jarraituz, Europar Batasunaren interes kapitalisten adibide argiak dira, guztietan langileen eskubideen murrizketa berriak barnebilduz. Hori gutxi balitz, Europar Batasuna agente inperialista ere badela argi ikus dezakegu, azken hamarkadetako eraso inperialisten zerrenda luzearekin, nola kanporatze politika kriminalak areagotuz eta mugak itxiz, bere aurpegi arrazista eta krudela azaleratuz.

Kolonbiar herriarekin elkartasunez

(abajo en castellano)

 

Kolonbian, 2020 eta 2021 urteen artean 93 sarraski baino gehiago izan dira. 293 hildako inguru, herri mugimenduetako kideak gehienak. FARC-EPko 250 gerrillari ohi baino gehiago exekutatuak izan dira, inoiz bakea agindu zien oligarkiak babesik gabe utzi eta traizionatu ondoren. Herriak eta ekosistemak suntsitzen dituzten multinazionalei eman zaizkie nekazarien eta indigenen lur sailak, eta  lapurretan eta sarraski sistematikoan oinarritzen den neoliberalismo eredua eraiki dute.


Egoera horretan ere, Kolonbiako herriak borrokan tinko jarraitzen du. Urtetik urtera herri mugimendua kaleak hartzen ikusi dugu bere ahotsa altxatzeko. Bizitzarekiko errespetua da aldarri nagusia. Miseriara kondenatzen dituen eredu ekonomikoaren aurka, bizitza duin baten alde.


2019ko egoera dramatikoak Gran Paro Nacional (Greba Orokorra) deitzeko beharra mahaigaineratu zuen. Duqueren gobernuaren erantzuna mobilizazioak bortizki zapaltzea izan zen eta, horren ondorioz, Dilan Cruz gaztea buruan tiro batez hil zuten Bogotan. Istilu gogorrak izan ziren aste haietan eta pandemiaren etorrerak halabeharrez baretu zuen egoera.


Birusaren afera herriaren mesedetarako aprobetxatu beharrean, besteak beste, errepresioaren intentsitatea jaitsiz edota miseria politikei uko eginez, erregimenak are gehiago aberasteko aukera ikusi zuen. Neurri militarrak hartu zituen osasunaren izenean "pandemia kontrolatu ahal izateko" aitzakiarekin, eta milaka herritar COVIDak jota hiltzera kondenatu zituen. Birusak aurrera egiten zuen bitartean herritarrak lanean jarraitzera behartuz, oligarkia bere negozioak bere horretan mantentzen saiatu zen, milaka pertsonaren osasuna sakrifikatu zuen eta presidenteari herritarrak zaintzeko neurri serioak hartzea eskatzen zietenei publikoki iseka egin zien.

 

 

Maiatzak‭ ‬1. ‭ ‬Langileon‭ ‬Europa eraikiz,‭ ‬apurtu kapitalaren‭ ‬Europa‭!

Gaur, maiatzaren lehen honetan, beste behin, langile klasearen askapen borroka aldarrikatzeko beharrean aurkitzen gara. Kapitalaren eta bizitzaren arteko lehia batean aurkitzen gara, langile klasearen bizitza salbatzeko modu bakarra sistema kapitalista heteropatriarkal eta inperialista suntsitzea baita.

 

    Urte honetan zehar asko izan dira kapitalak egindako sarraski ekonomiko eta politikoak, COVID 19aren aitzakiapean abiarazitako ofentsibaren baitan. Burgesiak bere kapitala handitzeko beharrezkoak dituen tresnak zorrozten jarraitzen duen bitartean, langileriaren sektore zapalduena lanean esplotatzen jarraitzen du, etxeak lapurtzen jarraitzen du, kalean bizi dugun kontrol soziala areagotzen jarraitzen du eta abar luze bat. Hau da Europar Batasunaren‭ ‬menpe bizi garen langileon egoera orokortua.‭

 

(...)

Gora‭ ‬munduko langileria‭!


Gora Euskal Herri langilea‭!


Gora‭ ‬maiatzaren lehena‭!


Langileon europa eraikiz,‭ ‬apurtu kapitalaren europa‭!

Europar Batasunak Boliviako herriaren subiranotasunaren eta autodeterminazioaren aurka izandako esku-hartzea gaitzesten du Askapenak

Europar Parlamentuak duela gutxi Boliviako presidente ohia den Jeanine Áñezen aurkako atxiloketa arbuiatu du. Honek, Boliviako herriaren subiranotasunaren eta autodeterminazioaren aurkako bortxaketa nabaria suposatzen du eta gainera, Europar Batasuna Boliviako oligarkia bultzatzen ari den estatu kolpearen eta Añezen gobernu ustel eta legez kanpokoaren zuriketaren konplize zuzen bilakatzen du.

 

Gogoan izan behar dugu Boliviako justiziak Jeanine Áñez prebentiboki atxilotu duela, eta 2019an Bolivian burututako estatu-kolpe krudelean parte hartzeagatik epaitua izango dela. Gogoratu dezagun, bere gobernuak eragindako errepresio gogorraren ondorioz, 37 hildako, 860 zauritu eta legez kanpo atxilotutako 1.500 pertsona baino gehiago izan zirela.

Orriak